Gaur goizean ekin diote Irango bi ahizpa siamdarrak banatzeko ebakuntzako zatirik zailenari: biak batzen zituen burmuineko masa bereizteari. Medikuek zein bi ahizpek bazekiten ebakuntza egiteko erabakia hart aurretik oso konplexua izango zela eta hiltzeko arriskua handia zela. Azkenean, tamalez, hala gertatu da: burmuinak banatu etasegituan, Ladan odolustuta hil da, ebakuntza mahaian bertan. Handik denbora gutxira, beste ahizpa ere hil egin da. Raffles erietxeko Prem Kumar Nairbozeramailearen arabera, bigarren bikia ere odolustuta hil da.
Ladan eta Lale Bijani ahizpa siamdarrek 29 urte zituzten. Siamdar helduak banatzeko egin den lehen ebakuntza zen Singapurren egin den hori, eta heriotza arriskua handia zen.
Osasuna
Bigarren ahizpa siamdarra ere hil egin da
Bi ahizpa biki siamdarretatik bizirik jarraitzen zuena, Lela, goiz erdian hil da. Aurrez, bi bikien burmuina bereiztu eta denbora gutxira, Lada hil da. Irango bi siamdarrak bereizteko ebakuntza Singapurko Raffles erietxean egin dute, eta hango iturriek azaldu dutenez, Ladanek odol asko galdu du eta ezin izan dute ezer egin bizirik ateratzeko. Beste ahizpa, Lela, oso larri zegoen, eta hau ere ebakuntzan zehar galdutako odol ugariarengatik hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu