GIZA ESKUBIDEAK

Bikote homosexualen arteko ezkontzak legeztatu ditu Massachusettsek

Erredakzioa
2004ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Massachusettsek (AEB) gay eta lesbianen arteko ezkontzak legeztatu ditu. Bera izan da homosexualen arteko ezkontzak legeztatu dituen AEBetako lehen estatua. Cambridge hirian, atzo gauerdian hasi ziren ezkontzeko baimenak banatzen.

Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen erabakia. Haren arabera, bikote homosexualei ezkontzeko baimena ukatzea «bazterketaren aurkako legeen kontrakoa» da.Erabakiak, baina, eztabaida sortu du Estatu Batuetan. George Bushen esanetan, ezkontza gizon eta emakumeen artekoa da. John Kerry AEBetako presidente izateko demokraten hautagaia ere bikote homosexualen arteko ezkontzaren aurka dago. Baina bikote zibilak onartzearen aldekoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.