Bartzelonako Zoo-aren albaitariek eutanasia aplikatu diote gaur goizaldean "Copito de Nieve" munduko gorila albino bakarrari. Aurrez zenbait anestesiko emanak zizkioten "sufrimendua arindu" zezan, "azken hiru egunetan sufrikario latza pasatzen ari baitzen eta ohiko botikek ez ziotelako mina arintzen".
Jordi Portabella Bartzelonako Zoo-aren presidenteak aurrez esana zuen gorila zuriak "heriotza duin bat" izango zuela, "minaren sufrimenduak jota hil zedin". Azkenean, gaur gauen hartu dute eutanasia aplikatzeko "erabaki zaila". Portabellak zehaztu duenez, erabaki hori "hainbat aditurekin hitz egin ondoren hartu" dute.
Heriotza
"Copito de Nieve" munduko gorila albino bakarra hil da
Gaur goizaldeko 6:40 aldera hil da Bartzeloan Zoo-an "Copito de Nieve" munduko gorila albino zuri bakarra, aspalditik jasaten zuen azaleko minbiziaren ondorioz. Iragan asteazkenaz geroztik Zoo-aren erakusketatik kanpo zegoen "Copito de Nieve", haren osasunak nabarmen egin zuelako okerrera azken egunetan. Jordi Portabella Bartzelonako Zoo-aren presidenteak adierazi duenez, eutanasia aplikatu diote gorila zuriari, "minez zegoelako eta heriotza duin bat izango zuela esan genuelako"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu