ESPAZIOA

Desagertzear dagoen izar bat inguratzen duen eraztuna atzeman du Spitzerrek

2004ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziaren Spitzer espazio teleskopioak orain arte ezezaguna zen fenomeno astronomiko bat atzeman du: hilzorian dagoen izar bat inguratzen duen eraztun antzeko bat. Astronomoek ez dakite oraindik ondo eraztuna zein motatakoa den. Nolanahi ere, lehen aldia da izar batekin zentratuta ez dagoen eraztuna aurkitzen dutela. Izarra bera NGC 246 planeta-lainoan atzeman dute, Lurretik 1.800 argi urtera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.