Lurretik 2.400 metro baino beherago hodeirik ez egotea eskatzen du NASAk, trasbordadorea lurreratzeko maniobra arriskutsua abiatzeko. Horrez gain, giza faktorea hartu zuten kontuan. Ontziko ordenagailuek gida dezakete maniobra, pista ikusteko beharrik izan gabe. Discovery ontziko zazpi astronautek, ordea, ez dute nahi euren biziak makinen esku utzi, eta maniobra eskuz egin gura zuten. "Pilotuek pista ikusi nahi dute", azaldu zuen atzo Kennedy zentroko meteorologia arduradunak. Horregatik erabaki dute lur hartzea Californian egitea Floridan beharrean, han eguraldi txarra baitzegoen.
Trasbordadoreak lur hartu eta berehara, NASAko 78 langile bertaratu dira, astronautei jaisten laguntzera. Orain, trasbordadorea ondo aztertu beharko dute, izandako arazoak zergaitik izan diren jakiteko eta aurrerantzan zer egin erabakitzeko.
Unerik arriskutsuena Lurreratze maniobraren azken zortzi minutuak baino ez dira egiten pilotuen eskutik. Arriskurik handiena ez da hasten, edonola ere, ontziak lurrera hurbiltzean, baizik eta askoz lehenago eta gorago, hau da, transbordadorearen motoreak abiadura heren batean murrizteko espazioan pizten direnean, lurra hartu baino 90 minutu lehenago.
Bigarren aukera zuen gaur transbordadoreak, istripu txikiz beteriko bidaia baten ondoren.
'Columbia' atmosferan desegin zen, jaurtitzeko unean erregai biltegiko apar isolatzailearen puska batek zulo bat egin zuelako transbordadorearen hegalean. Arazorik gabe espazioratu zen ontzia, baina itzultzean, beroa ezkutu termikoan eginiko zulotik sartu eta hegala barrutik urtu zuen. Bi urte baino gehiago eta milaka milioi dolar behar izan ditu NASAk arazoa "konpondutzat" emateko.
'Discovery' espazioratzeko unea bitan atzeratu zuten, segurtasunarekin kezkatuta. Azkenean, arazoa berriz gertatzeko zorian egon zen. Jaurtiketaren bideoak erakutsi zuenez, 'Columbia' zulatu zuenaren tamainako puska askatu zen Discoveryren jaurtiketan, baina, zorionez, ez zuen ontzia jo.
Horren ondoren, azterketa zorrotza egin zioten ontziari, kalteen tamaina kalkulatzeko. Kolpeak eta urratuak ikusi zituzten, baina zulorik ez. Lehen aldiz, konponketa lanak egin zituen astronauta batek orbitan. Stephen Robinsonek plaka isolatzaileen arteko oihalezko bi hari kendu zituen, beren lekutik atera zirelako. Lana arrakastatzat jo zuen NASAk, baina espazio agentziak transbordadore flota osoa lurrean uztea erabaki zuen, arazoa konpondu arte.
Espazioa
'Discovery'-k lur hartu du
14:12an iritsi da 'Discovery' trasbordadorea lurrera, Californiako Edwars espazio zentrura hain justu. Euskal Herrian 13:06 zirenean hasi dira maniobra egiten, eta arazorik gabe burutu dute NASAk jakinarazi duenez. Atzo lur hartzekoa zen 'Discovery' trasbordadorea, baina NASAk egiteko hori gaur arte atzeratu zuen, eguraldi txarra zegoela esanda. Floridako Kennedy Espazio Estadioan lur hartzekoa zen trasbordadorea, baina hango metereologia baldintzak ez dira egokiak, gaur ere. Beraz, lur hartzea Californian egitea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu