Aurkikuntza

Eguzki Sisteman beste planeta bat aurkitu duela dio zientzilari talde batek

Kaliforniako Teknologia Institutuko zientzilariek Eguzki Sisteman beste planeta bat aurkitu dutela diote. Pluton baino handiagoa litzateke planeta hori, eta Eguzki Sistemako hamargarrena. Palomarreko Samuel Oschin teleskopioaren bidez egin bide dute aurkikuntza.

2005eko uztailaren 30a
13:25
Entzun
Zehazki, Kaliforniako Teknologia Institutuko ikerlari Mike Brown da aurkikuntza egin duena. Planeta berria Eguzkai baino 97 aldiz urrunago legoke Lurretik, eta, ondorioz, Eguzki Sistemako planetarik urrutikoena litzateke.

Brownek 2003ko urrian atera zuen orain planeta dela ziurtatu duen horren argazkia, baina iragan urtarrila arte ez zuten mugitzen dela frogatzerik izan. Planeta hori Pluton baino handiagoa dela ziurtatu du Brownek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.