EKOLOGIA . Sumatrako elefanteak bost urteren buruan galduko direla dio WWFk

2006ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Sumatrako elefanteen egoera larria dela salatu zuen atzo Naturarentzako Munduko Funtsa erakunde kontserbazionistak (WWF). Neurririk hartu ezean, bost urteren buruan ez da elefanterik geratuko uharteko ekialdean. Soilik Sumatrako 400 elefante gelditzen dira inguru horretan. Asiako pakidermo espezierik txikiena da, eta soilik uharte horretanan bizi da. WWFren arabera, elefanteon bizilekua suntsitzen ari dira etengabe, eta horrek ekarri du espeziearen gainbehera. Oihanak soiltzen ari dira Sumatrako ekialdean, legez kanpo askotan, palmondo sailak sortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.