GERTAKARIA
Emakume bat atxilotu zuten Donostian ustez bere bikotea labankatu izanagatik
Iragan larunbatean Ertzaintzak 31 urteko emakume bat atxilotu zuen Donostian bere bikotekidea mehatxatu eta labanaz sastatu ostean. Ustezko erasotzaileak ertzainei eginiko deklarazioan azpimarratu zuenez gizona bera izan zen labana bere sabelean sartu zuena.
Herrizaingoak azaldu duenez gertakaria arratsaldeko 18:30etan izan zen. Ertzainak bikotearen etxera iritsi zirenean gizonezkoak odoletan zegoen zauria ageri zuen sablean. Deklarazioetan gizonak erasotzeaz gain emakumeak hiltzearekin mehatxatu zuela esan zuen, emakumeak aldiz gizona izan zela bere burua sastatu zuena azpimarratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu