ISURKETAK
Frantziako auzitegiek isunak kapitainei
Frantziako bi epailek isunak ezarri zizkieten atzo isurketak egin zituzten bi itsasontzitako arduradunei. Italiako itsasontzi bateko kapitain eta ontzijabeari 70.000 euro ordaintzera zigortu zituen Marseillako auzitegi batek, ontziak joan zen martxoan 22 tona ekilore olio eta hidrokarburo Mediterraneoan bota zituelako. Maltako banderapeko ontzi bati, bestalde, 200.000 euroko isuna ezarri zion Le Havreko auzitegi batek, Cherburgoko kaiaren parean isurketa egiteagatik, maiatzean.Joan zen astean itsasoan kutsadura eragiten duten ontzien erantzuleei ezarri beharreko zigorren inguruan adostu ziren Europako Batasuneko ministroak. EBko estatuetako ontzien arduradunei kartzelarik ez zaiela ezarriko hitzartu zuten, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu