Frantzian albistearen berri izan bezain pronto kontrol neurriak zorrozteko premia nabarmendu zuten Europako Batzordeko adituek, kezkatuta. Frantziako Nekazaritza ministroak kontuz ibiltzeko esan zuen, eta inon hegazti hilen bat aurkituz gero agintariei edo Poliziari abisu emateko. Badaezpada ere. «Adi» egon behar dela nabarmendu zuen, baina gehiegi larritu gabe: «Ez dugu beldurrik izan behar».Izurria saihesteko ezarritako protokoloaren arabera, hegazti kutsatua agertu den inguruanneurri zorrotzak ezarri dituzte. Hiru kilometroko erradioan babes neurri zorrotzak jarri dituzte, eta hamar kilometrokoan, zaintzazkoak. Hegazti mugimendu oro galarazi egin dute bertan. Inguru horretako hegazti etxalde guztiak erroldatuta daudela jakinarazi zuten atzo Frantziako agintariek, eta horrek nabarmen erraztuko duela orain egin beharreko lana. Etxaldeetako hegaztiak itxita edukitzeko agindua ere aste honetan bertan eman dute Frantziako Gobernuko agintariek, eta alde horretatik ere hartu beharreko neurriak hartuta daude. Frantziako departamendu jakin batzuetara mugatutako neurria estatu osora zabaldu dute aste honetan.
Kasu gehiago
Bitartean, gaitzaren zabalkundeak ez du etenik Europan. Bosnia-Herzegovinako agintariek ere gaitza bertan agertu dela onartu zuten atzo. Errumanian beste sei lekutan agertu ziren hegazti kutsatutako hegaztiak, eta Alemanian ere, Rugen uhartean, dagoeneko gaitzak jotako 13 hegazti aurkitu dituzte. Suitzako agintariek,aste honetan hilik agertu diren hainbat beltxargak ez zutela H5N1 birusik jakinarazi zuten, baina «zaintza konstantean» segitzen dute.
Austrian atzo hegaztiak akabatzen hasi ziren, prebentzio neurri moduan. Bertan jada H5N1 birusak jotako hiru beltxarga basati aurkitu dituzte hilik, eta kezka handia dute gaitzak izan dezakeen bilakaeraren inguruan. Egoerarekin arduratuta. Astea gaiaren gaineko bilerekin hasi dute Europako Batasuneko agintariek. Astelehenean Nekazaritza ministroakgaiaz mintzatuko dira, eta asteartean EBko 25 estatuetako adituek bilera egingo dute. Hegaztiak txertatzen hastea merezi duen aztertukodute.
GAITZA AFRIKAN
Egiptoko hiru probintziatan hegazti kutsatuak agertu dira
Egiptora ere heldu da hegazti gripea, hegazti kutsatuak agertu dira, Kairo, Guiza eta Minia probintzietan. «Analisien emaitzak positiboak izan dira», jakinarazi zuen atzo Magdi Radi Egiptoko Gobernuko bozeramaileak. Hegazti migratzaile ugari igarotzen dira Egiptotik, eta gaitza haiek zabaldu duten susmoa dago. Aurretik, lehengo astean, Nigerian ere hegazti kutsatuak agertu ziren.Elikadura eta Nakazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) «kezka» azaldu du gaitza Afrikan zabaltzen ari delako.Gaitzak izan ditzakeen ondorioak «suntsitzaileak» izan daitezkeela esan dute
FAOko adituek, etakontra egiten lagundubehar dela.