OMEtik abisu eman dute, arriskua egon badagoela, baina ez dela beldurtu behar, txikia delako. Hala ere, laborategiei birus hori desegiteko eskatu die.
18 herrialdetako 3.747 laborategitara bidali zuten lagina.
osasuna
Gripearen lagin bat desegiteko eskatu du OMEk, pandemia sor dezakeelakoan
OME Osasunaren Mundu Erakundeak ikerketarako zabaldu zen gripearen lagin bat desegiteko eskatu die gaur munduko laborategiei. Izan ere, gripearen pandemia bat sortu daitekeela uste du OMEk. "Lagin hori bidaltzea erabaki okerra izan zen. Birusak izurrite global bat sortu dezake", esan dute. Hala ere, arriskua txikia dela azpimarratu dute, eta ez beldurtzeko eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu