Greenpeace erakunde ekologista ilegalizatzea aztertzen ari da Floridako (Miami, AEB) Fiskaltza Nagusia, 2002.urtean ekologistek egindako protesta batengatik. Greenpeaceko sei kide ustez Brasilgo Amazonian legez kanpo moztutako kaoba egurra zeraman ontzi batera igo ziren orduan. Gora igota, Bush presidentea, geldi ezazu baso-soiltzea zioen pankarta zabaldu zuten.
Ekintza harengatik asteburua kartzelan egin zuten Greenpeaceko sei kideek. Era berean, isuna ere ordaindu zuten. Hala ere, AEBetako Justizia Departamentuakerakunde osoa auzipetzea erabaki zuen. Departamentu horrek erakunde kriminaltzat du Greenpeace.
GREENPEACE
Hasi da AEBetan Greenpeacen kontrako epaiketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu