Hegazti gripeak munduan eragindako egoera «oso larria» dela adierazi zuen atzo Nazio Batuen Erakundeak (NBE). «Azken hiru hilabeteotan izugarri azkar kutsatu da gaitza Afrika, India eta Europako ekialdean», esan zuenNBEk gaitzari aurre egiteko duen koordinatzaileak, David Nabarrok.Txinara heldu zen koordinatzailea atzo. Txinan kutsaturiko azken gizakien kasuak aztertu beharrekotzat jo zituen NBEren ordezkariak. Izan ere, horietako asko hegaztien artean izurria agertu aurretik gertatu dira. NBEren ustez, hegazti askok gaitza kutsatzen dute gaixo egon gabe.
HEGAZTI GRIPEA . Gaitza «izugarri azkar» zabaltzen ari dela esan du NBEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu