Hegaztien gripea

Hegaztien gripearen aldaerarik gaiztoena atzeman dute Grezian, Bulgarian eta Italian

Grezian eta Bulgarian hilda aurkitutako zenbait beltxargek hegaztien gripearen aldaerarik gaiztoena dutela —gizakiei erasaten dien HN51 birusa— baieztatu du Europako Batzordeak, eta Italian ere agerraldi bat izan daitekeela erantsi du. Hain justu, Sizilian hilda aurkitu dituzten bi beltxargak hegaztien gripearen aldaera hori dutela ziurtatu du Francesco Storade Italiako Osasun ministroak. Hala ere, lasaitasunerako deia egin dute Europako Batzordeak zein Italiako Gobernuak.

2006ko otsailaren 11
15:20
Entzun
Grezian Salonikan eta Pierian aste hasieran hilda aurkitutako beltxarga batzuetan atzeman dute HN51 birusa; Bulgarian, berriz, Vidinen topatutakoetan.

Italian, berriz, guztira 17 beltxarga aurkitu dituzte hilda Catanian (Sizilia), guztiak hegaztien gripearen ondorioz, baina orain arte H5N1 aldaerako birusa zutela bi kasutan bakarrik baieztatu ahal izan dute.

Datozen orduetan Osasun Ministerioak hegaztien gripeak erasaten dien abereak babetik bestera mugitzea galaraziko dutela agertu du Osasun ministroak, eta 21 egun iraungo duela debekuak. Hala ere, ez dagoela larritzeko arrazoirik erantsi du Storadek, eta betiko elikadura ohiturekin jarraitzeko eskatu die herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.