Hegaztien gripea AEBetan

Hegaztien gripearen bariante bat atzeman dute AEBetako etxalde batean

Delawareko (AEBak) agintariek estatu horretako etxalde bateko 12.000 oilaskoak hiltzeko eta kuarentenak jartzeko agindua eman du, hegaztien gripearen bariante bat atzeman eta gero. Birus horren ondorioz hogei lagun inguru hil dira Tailandian eta Vietnamen. Gobernuaren iturrik jakinarazi dutenez, Kent konderriko etxalde batean atzeman dute birusa, H7 izenez ezagunagoa –Asiakoa H5N1 bezala ezagutzen da–, baina pertsonen osasunari ez diola eragiten nabarmendu dute.

2004ko otsailaren 7a
16:51
Entzun
Washington Nekazaritza idazkari Michael Scusek lasaitasuna mezua helarazi nahi izan die hiritarrei, baina Hego Koreako Gobernuak ate guztiak itxi dizkiote AEBetako hegaztien esportazioari.

Delawarreko agintariak inguruko abere esplotazioetan ikerketak egiten hasteko agindua eman dute beste kasurik badagoen aztertzeko eta etxalde horretako hegaztirik merkatura zabaldu den jakiteko. "Balio handia duen industria bat babestu nahian ari gara. Ahalik eta azkarren ari gara lanean", azpimarratu du Scusek.

AEBetako haragi industriak jasan duen bigarren kolpea da honakoa, iazko abenduan "behi eroen" gaitza atzeman baitzuten beste etxalde batean, eta herrialde askok AEBetako haragia erosteari utzi zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.