MRO lau urtez Marte aztertzen edukitzeko asmoa du NASAk, horrela, hamarkada honen bukaera aldean planeta aztertzera bidali nahi dituzten robotak nola bidali jakiteko.
2006ko martxoan sartuko da zunda Marteko orbitan, eta azaroan hasiko da planeta aztertzen.
Espazioa
Hirugarren saioan bidali du zunda Martera NASAk
Marteri buruz informazio gehiago biltzeko lana duen zunda bidali du gaur NASAk. Herenegun bidali behar zuten aurrena, eta atzo gero, baina bietan atzeratu egin zuten jaurtiketa, arazo teknikoengatik. Azkenean, gaur jaurti dute zunda. MRO Mars Reconnaissance Orbiter izeneko zunda Atlas V suziri bulkatzailearekin jaurti dute, eta zazpi hilabete beharko ditu bere helburura iristeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu