ESPAZIOA

Hubble espazio teleskopioa konpontzea erabaki du NASAk

2004ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
NASA Ameriketako Estatu Batuetako espazio agentziak Hubble espazio teleskopioa konpontzea erabaki duela jakinarazi zuen atzo. Horretarako, Kanadan egindako robotak bidaliko ditu espaziora. Urtarrilean, eta Columbia transbordadoreak izandako istripuaren ondotik, Hubble bertan behera uzteko asmoa zutela esan zuen NASAk. Erabaki hark astronauta asko haserrarazi zituen. Era berean, Estatu Batuetako legegileek ere gaitzetsi egin zuten. Bere lana ondo egiten ari delako erabaki dute konpontzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.