Santiago Ramon Cajal zientzialari ezagunak Nobel saria jaso zuela gizaldi bat beteko da aurten, eta BBVA fundazioak hitzaldi sorta bat antolatu du Bilbon haren ikerkuntzen berri emateko. «Handien artean handia izan zen», adierazi zuten atzo hitzaldien aurkezpenean. Ramon Cajalek neuronen funtzionamendua ulertzeko oinarriak jarri zituen, eta 1906. urtean Nobel saria jaso zuen. Hitzaldi sorta martxoaren 7an hasiko da.
IKERKUNTZA . Ramon Cajali buruzko hitzaldi sorta egingo dute Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu