INFORMATIKA . Isuna jartzeko erabakia atzeratzeko eskatu dio Microsoftek EBri

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Europako Batasunak eginiko salaketari erantzuteko epea luzatzeko eskatu zion atzo Ameriketako Estatu Batuetako Microsoft konpainiak Europako Batzordeari. Joan zen abenduan ohartarazpena egin zion batzordeak konpainiari: salaketei otsailaren 15a baino lehenago erantzun, edo bi milioi euroko isuna ordaindu egunero. Windows sistema eragilearen kodea sekretupean gordeta, beste enpresei ezinezkoa zaie produktu bateragarriak sortzea, eta, EBen arabera, hori legez kanpoko monopolioa da. Asti gutxi emanda bere defentsarako eskubidea bortxatu dutela esan zuen atzo Microsoftek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.