Isilpea gordeko dutela zin emanda daude 117 kardinalak, baina, hala ere, dagoeneko,beraien lehentasunen berri ematen hasi dira batzuk.
Bien bitartean, ostiralean hiletak egin aurretik, Joan Paulo II.aren gorpua ikusteko milaka lagun joan da Vatikanora. 15 ordu inguru egon behar dute zain, Aita Santuaren aurretik pasatzeko.
JOAN PAULO II.AREN HERIOTZA
Konklabea hilaren 18an hasiko da
Joan Paulo II.a hil ondoren Eliza Katolikoaren Aita Santu berria nor izango den erabakitzeko Konklabea hilaren 18an hasiko da. 117 kardinal bilduko dira Konklabean, Vatikanoan. Ez dute epe jakinik izango aukeraketa egiteko, baina hori bai, Joan Paulo II.aren oinordekoa zein den jakin arte, ezingo dute inorekin hitz egin eta ezta inolako komunikabiderik ikusi, entzun edo irakurri ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu