KUTSADURA . Bophaleko hondamendiko biktimekin biltzeko eskatu dio AIk Indiako lehen ministroari

2006ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Bophal (India) hirian 1984. urtean gertaturiko hondamendiko biktimekin biltzeko eskatu zion atzo Amnesty International (AI) giza eskubideen aldeko erakundeak Indiako Lehen ministroari, Manmohan Singhi. AEBetako Union Carbide (Dow Chemicals, egun) konpainiako lantegi baten leherketak 7.000 pertsona hil zituen berehala eta beste 15.000 hurrengo urteetan. Biktimek 800 kilometroko ibilaldia egin dute New Delhiraino justizia eske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.