HIESA

Laguntzakkendu dizkiote Ugandari, dirutzak «oker erabiltzeagatik»

Erredakzioa
2005eko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Hiesaren, tuberkulosiaren eta malariaren aurkako Munduko Funtsak diru laguntzat kendu dizkio Ugandari, dirua kudeatzean «oker larriak» egin dituela argudiatuta. Nazioarteko funtsak eginiko ikerketa batean ikusi dutenez, dirua falta zen dolarretan emaniko laguntzak Ugandako dirua aldatu zutenean. Ugandak 201 milioi dolar jaso behar zituen bi urteko egitasmo baten harira. Dagoeneko 45 milioi jaso ditu. Arazoak Afrikako herrialdeko Osasun Ministerioaren Egitasmoa Garatzeko Unitatean gertatu direla dio nazioarteko funtsak. Urriaren amaiera arte laguntzarik ez dela egongo iragarri dute, eta egitasmoa ez dela berriz abiatuko Osasun Ministerioko unitate hori desegin ezean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.