Linfoma bat aurkitzen dute bederatzi minutuko

35 urtean %80 ugaritu dira odoleko minbizi mota hori dutenen kasuak

2004ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Linfoma bat aurkitzen dute bederatzi minutuko



35 urtean %80 ugaritu dira odoleko minbizi mota hori dutenen kasuak

erredakzioa

Linfomaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo. Odoleko minbizirik zabalduena da linfoma eta azken 35 urteetan %80 ugaritu dira kasuak. Adituen arabera, bederatzi minutuko kasu berri bat diagnostikatzen dute.

Philippe Solal-Celigny Le Manseko (Frantzia) Jean Bernard Minbizi gaietarako Zentroko arduraduna da. Bere esanetan, immunitate sistema hondatzen duten terapien eta gaixotasunen ondorioz zabaldu da hainbeste linfoma: «Hiesa eta C hepatitisa gaitzek %100 handitzen dute linfoma bat garatzeko arriskua. Horretaz gain, baina, kutsadurak eta gai toxikoek ere minbizi mota hori izateko arriskua handitzen dute.

Bi mota

Orokorrean, bi eratakoak dira linfomak, Hodgkin motakoak eta mota horretakoak ez direnak. Bigarrenak dira ugarienak. Lehena 15 eta 20 urte artekoen edo 40 urte inguruko pertsonetan agertzen da gehien. Baina linfoma guztien %20 soilik dira horrelakoak.

Hodgkin motakoak ez diren linfomak, berriz, 45 eta 60 urte arteko pertsonek garatzen dituzte gehien. «Gaixo gehienak sendatu egiten dira. Hala ere, Hodgkin motako linfomen kasuan, sendatzeko aukera gehiago dira», azaldu zuen Gustavo Milone Fundaleuko (Argentina) Transplante Unitateko buruak. Solal-Celignyren arabera, bestalde, sukarra, eztula eta nekea edukitzeak ez du esan nahi pertsona horrek linfomaren bat garatu duenik. «Sintomek denbora asko irauten badute, gerta daiteke minbiziaren ondorioz izatea», azaldu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.