izon zuriak errepideak, etxeak, eta etxaldeak eraikitzen ditu eta bideak zabaldu gaitzei, pobreziari eta heriotzari». Waldir Tobias indigena mapuxiaren Roraiman bizi dira, Brasil iparraldean hitzak ziren horiek. Bizi diren lurrak eurenak izendatzeko eskatzen diote mapuxiek Brasilgo Gobernuari, orain bost urte Justizia ministroak agindutakoa betetzeko, alegia.
Raposa Serra do Solen Roraima bizi dira mapuxeak, Brasil iparraldearen ertz-ertzean. 1,7 milioi hektareako lur eremua da Raposa Serra do Sol, makuxien, wapixanen, ingarikoen, taurepangen eta patamonoen bizilekua. Survival Internacional herrialde indigenen aldeko mundu mailako erakundearen arabera, 12.000 indigena inguru bizi izan dira lur eremu zabal horretan, «arazo barik , urteetan». Horien eta Brasilgo beste indigena talde askoren etorkizuna, baina, beste kolore batekoa ageri da Survivalen esanetan: beltza. Lur-jabe handiek eta meatzariek «indigenen lurrak hartu dituzte», eta bertan eraiki dituzte etxaldeak, arrozaren laborantzarako prestatutako lur zati handien ondoan. Brasilgo Armadak, berriz, kuartel bat eraiki du indigena komunitateak bizi diren lekutik oso gertu. Indigenen lur eremua murrizteko nahia «agerikoa» da indigenen aldeko erakundeen arabera. Survivalen esanetan, esate baterako, indigenak bizi diren lur eremua lau aldiz txikiagotzeko presio handia du Gobernuak. Bertako politikariek eta enpresa gizonek, berriz, indigenen lurrak euren interesetarako erabiltzeko eskubidea aldarrikatzen dute, eta Auzitegi batek beraien alde egitea ere lortu zuten. Auzitegi Gorenak, baina, indargabetu egin zuen agindu hura iazko azaroan. Brasilgo presidenteak, bestalde, 1998an lurrak zedarrituko zituela hitza eman arren, oraindik ez du halakorik agindu.
Ez da aldarrikapen berria. Mapuxiek 30 urte daramatzate euren lurrak lurjabetza eskubideak aldarrikatzen. Denbora horretan, «mehatxu asko» jaso dituzte. «Azken bi urteotan dozena bat mapuxi inguru hil dituzte, eta beste asko etxe eta ondasun barik utzi dituzte», salatu du horren harira Survivalek. Silva Mateo makuxiaren hilketa izan da azkena. Urtarrilean hil zuten tiroz etxalde bateko langileek. >
Gaixotasunak areagotzen, egunetik egunera
Survivalek salatu duenez, lurjabe handiek arrozaren laborantzarako erabilitako pestizidek makuxien edateko ura kutsatu dute. Meatzariek urrea eta mineralak bereizteko erabilitako merkurioak ere lagundu du Mau ibaia kutsatzen. «Alkohola ere zabaldu dute meatzariek eta Uiramutako kuarteleko soldaduek. Alkohola, zirtzileriak eta bestelako huskeriak ematen dizkiete sexuaren truke». Hori dela eta, sexu harremanen bidez zabaltzen diren gaixotasunak «nabarmen» ugaritu dira makuxien artean, azken urteetan.
Lur barik, norbere etxean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu