HEGAZKIN EZBEHARRA
Madril-Bilbo hegaldia egiten zuen hegazkin bat aireportura bueltatu behar izan da "motor bateko errebestimenduaren zati bat" galdu ostean.
Goizeko 7:00etan Madril-Bilbo hegaldia egin behar zuen eta 55 bidaiari zeramatzan Iberiako Airbus 320 batek Barajaseko aireportura bueltatu behar izan du aireratu berri zenean.Hegazkin kanpainiak jakinarazi duenez hegazkinak hamabost minutu airean zeramatzanean "motor bateko errebestimenduaren zati bat galdu du" eta pilotoak berriro madrilera bueltatzea erabaki du. Honen ostean bidairiak bi ordu beranduago irten den beste hegaldi batean iritsi ahal izan dira Bilbora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu