Nobel sariak
Molekula berriak sortzeko ikerketak saritu dituzte Kimikako Nobel Sarietan
Yves Chauvin zientzilari frantziarrak, eta Robert H. Grubbs eta Richard R. Schrock estatubatuarrek jasoko dute aurten Kimikako Nobel Saria. Zehazki, molekula berrien sorkuntza bideratu dute ikerlari horiek egindako aurkikuntzek, metatesi erreakzioan oinarrituta. Suediako Zientzia Akademiaren arabera, metatesiak aukera asko zabaldu ditu industria kimikoan, batik bat, farmazia eta gai plastikoen arloan.
74 urteko Chauvin frantziarra izan zen lehena metatesi erreakzioak eta zein konposatu metalikok jokatzen zuten erreakzio horietan katalizatzaile gisa azaltzen. Behin Chauvinek oinarria ezarrita, 60 urteko Schrock estatubatuarra izan zen lehendabizikoa metatesian katalizatzaile gisa jokatu zuen konposatu metalikoa ekoizten, 1990ean.Handik bi urtera Grubbsek (63 urte) katalizatzaile eragingarriago bat garatu zuen, airean egonkortasuna mantentzeko gai zena, eta, ondorioz, aplikazio ugari izan zitzakeena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu