Dagoeneko hiru dira aurten Euskal Autonomi Erkidegoan 'behi eroen' gaitza dela eta atzemandako kasuak. Neiker ikerkuntza laborategiak garatutako programa bati esker atzeman izan dira kasu horiek. EAEn hiltzen diren behi guztiei egiten zaie froga hau.
Mementoz, eskuduntza duten erakunde guztiei eman zaie kasu honen berri, eta datozen egunetan, beharrezkoak diren tramite guztiak egin eta gero, EAEko Aldizkari Ofizialean emango da argitara.
Behi eroak
Nafarroan hazitako behi bati 'behi eroen gaitza' atzeman diote
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailaren menpeko Neiker ikerkuntza laborategiek Enzefalopatia Espongiforme gaitza duen kasu berri bat atzeman dute. Irailaren 17an Donostiako hiltegian hildako behi bati atzeman diote gaitza. Behia Nafarroan hazitakoa zen eta zortzi urte zituen. Eusko Jaurlaritzaren arabera, erabilitako material guztia suntsitu dute jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu