Espazioa

NASAk zunda baten bidalketa atzeratu du arazo teknikoengatik

'Mars Reconnaissance Orbiter' zunda Martera bidali behar zuen gaur NASAk, baina 24 orduz atzeratu dute bidalketa, arazo teknikoak direla eta. Bulkatze suzirian akatsak aurkitu dituzte, eta horiek konpondu bitartean ez dute zunda bidaliko.

2005eko abuztuaren 10a
11:37
Entzun
Beraz, NASAk berri eman duenez, zunda bihar bidaliko dute Euskal Herrian 13:50etik 15:35etara bitartean direnean. Floridako (AEB) Kennedy Estazio Espaziotik jaurtiko dute zunda.

Atlas V suziri bulkatzailearekin botako dute bi tona baino gehiagoko pisua duen zunda. Marten ura badela frogatu nahi dute. 2006ko martxoan iritsiko da Martera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.