Zientzia

NASAren zundak lortu du Tempel1 kometarekin talka egitea

Eguzki Sistemaren sorreraren nondik norako zenbait argitzea xede duen NASAren esperimentua bide onetik doa: Euskal Herrian goizeko zortzietarako minutu batzuk falta zirela lortu du NASAren zundak Tempel 1 kometarekin talka egitea, Lurretik 134 milioi kilometrora. Leherketa izugarria gertatu da, eta hortik Eguzki Sistemaren sorrera argi dezaketen aztarrenak biltzea espero dute zientzilariek.

2005eko uztailaren 4a
11:01
Entzun
Eguzki Sistemaren sortze materiaren hondarrak dira kometak, eta sistemaren kanpoko mugaldean eratu ziren. Horregatik, litekeena da kometen erdiguneetan sorrera hartako osagai ezinbestekoak gordeta egotea, eta hala izatekotan,aztarna handia lirateke duela 5.500 milioi urte gure sistema nola sortu zen argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.