ESPAZIOA
Nazioarteko Espazio Estazioko astronautak Lurrera itzuliko dira apirilaren 30ean
Michael Foale eta Alexandr Kaleri Nazioarteko Espazio Estazioko astronautak apirilaren 30ean itzuliko dira Lurrera, arazorik ezean. «Espazioan 173 egun egin ostean, etxera itzultzeko prestatzen hasi dira bi astronautak», esan zuen atzo Irina Alfiorova Errusiako Espazio Hegaldien Kontrolerako Zentroko medikuak. Alfiorovak azaldu zuenez, sei hilabete espazioan igaro ostean astronauten «giharrak atrofiatu» egiten dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu