NBE-REN GAZTEEN INGURUKO IKERKETA

Egunean 24 urtez azpiko 6.000 gazte kutsatzen dira GIB birusaz . Munduan, hamalau segundoz behin 15 eta 24 urte arteko gazte bat kutsatzen da hiesaren birusaz. Hala ere, haietako askok gaitzaren berri ere ez dutela ohartarazi du Nazio Batuen Erakundearen ikerketa batek

AINARA ARGOITIA - DONOSTIA
2003ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Munduko populazioaren erdia 25 urtez beherakoa da, Nazio Batuen Erakundearen txostenaren arabera. Gazte horietatik 1.200 milioi inguru nerabeak dira, 10-19 urte bitarteko gazteak. Haien, erdiak, berriz, pobreak dira, eta bostetik bat muturreko pobrezian bizi dira, eguneko dolar bat baino gutxiago dutela. Horien guztien geroa, jasoko duten hezkuntzak eta etxekoek eta tokian tokiko agintariek eskainiko dien babesak baldintzatuta egongo dela dio txostenak. Horren harira dio, garatzeko bidean diren herrialdeetan 10 eta 17 urte arteko 82 milioi neska daudela egun, eta horietako gehienak 18 urte bete aurretik ezkonduko direla. Ezkontzeak haien heziketa trabatuko duela dio txostenak. Eta ezjakintasunak hiesa zabaltzen lagunduko duela ohartarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.