Nazioarteko astronomo talde batek beste bost ilargi aurkitu ditu Neptuno planetaren orbitan. Ilargi horiek 30 eta 50 kilometro arteko diametroa dute. Astronomoen ustez, satelite horiek Neptunoren grabitatearen eraginez harrapatutako asteroideak izan daitezke.Neptunoren bueltan beste ilargi bat ere egon daitekeela uste dute, baina oraingoz ez dute berretsi. Orain arte, Neptunoren zortzi ilargi zituzten identifikatuta.
ESPAZIOA
Neptunon beste bost ilargi atzeman ditu nazioarteko astronomo talde batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu