«Gizateriaren historiako puntu ilunenetako bat da esklabotza eta Giza Eskubideen Deklarazioaren kontra jotzen du zuzenean. Guztion erronka da esklabotza errotik kentzea», adierazi zuen herenegun Koichiro Matsuura Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko zuzendari nagusiak. Horretarako, atzera begiratzea «ezinbestekoa» dela esan zuen Matsuurak, baina NBEren asmoa beste bat dela nabarmendu zuen: gizarteari ohiko esklabotza sistemez gain beste batzuk ere badirela ohartaraztea. Horren harira gaineratu zuen: «Arrazakeria, bazterketa, eta intolerantzia eredu berriak sortu dira eta gizartea ohartarazi behar dugu. Denon eginbeharra da, era berean, giza eskubideak errespetatzea nahitaezkoa dela ohartaraztea».Ofizialki esklabotza eta esklabo-merkataritza ezereztuta badaude ere, herrialde askotan esklaboak egon badaudela dio NBEk. Esklabotza modernoa deitu dio egungo morrontza mota horri, eta horien artean laukasu nabarmendu ditu: behartutako lana, zorrak ordaintzeko morrontza, sexu harremanak izatera derrigortutako neska eta emakumeen kasua, eta iruzurra. Horren harira, NBEk dio egun esklabo gisa jarduten duten askok euren eskubideen berri ere ez dutelako jarduten dutela. Horregatik, giza eskubideen berri lau haizeetara zabaltzea behar-beharrezkotzat jo du NBEak.
Haitiko iraultza gogoan
2004a esklabotzaren kontrako borrokaren urtea izendatzea bat dator, era berean, beste urtemuga batzuekin. Duela 141 urte, atzoko egunez, Abraham Lincoln Estatu Batuetako presidenteak esklabotza debekatu zuen, dekretu bidez. Orain 200 urte, berriz, 1804ko urtarrilaren 1ean Haitik independentzia aldarrikatu zuen.Bi data horiek gogoan izan zituen herenegun Maatsurak. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko presidenteak iragana ahazteko prest ez dagoela adierazi zuen: «Denbora luzez ezkutuko kontua izan da esklabotza, aintzat hartu ez den gaia. Min asko eragin du, baina, eta ezin dugu ahaztu». Hala, esklabotzaren gaia aztertzeko ikerketa batzordea sortzea proposatu zuen.
-
2004RAKO HELBURUAK
Bakea eta kulturaniztasuna hizpide
Hiru helburu nagusi izan ditu NBE Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak 2004a Esklabotzaren kontrako borrokaren nazioarteko oroipen urtea izendatzeko:Batetik, esklabotzaren ondorio larriez ohartaraztea eta kaltetutako herrien askapenerako borrokaren berri ematea. Bestetik, Haitiko iraultzaren berrehungarren urteurrena ospatzea.Iraultza horrek mendebaldeko hemisferioko lehen errepublika beltza ekarri zuen eta ondorioz, Karibekoeta Latinoameriketako herrien askapena.Bestalde, NBEk «ezinbestekotzat» jo du «bakean eraikitako» kultura baten alde lan egitea. Horren harira dio, nazioartearen lana izango dela esklabotzaren tragediak utzitako arrasto txarrak estaltzea. Horrekdio «bide emango du esklabotza modu berriei ateak ixteko».
-
Esklabotza Ameriketan
Kolon Ameriketara iritsi zenetik XIX.mende amaieran esklabotza ezeztatu zen arteko kronologia da honakoa. Datarik esanguratsuenak aukeratu ditugu.
1502: Lehen esklaboak iritsi ziren Karibera. 1530ean Karibe osora zabalduko dira esklaboak.
1518-1519: Nafarreria izurrite bat izan zen Kariben eta izurrite horren ondorioz bertako asko hil ziren. Afrikara jo zuten esklabo bila.
1530: Panamako Acla herriko esklaboak matxinatu egin ziren. Kariben bertakoak baino esklabo gehiago zeuden.
1547: Esklabo beltzen matxinadak ugarituz doaz Karibe osoan: 1532an Venezuelan, Kuban eta Panaman 1533an...
1600: Kolonaurreko jatorriko biztanlengo osoa desagertu zen ia Kariben.
1619: Esklabo beltzak zeramatzan Holandako ontzi bat iritsi zen Estatu Batuetako kostaldera (Jamestown). Esklaboak elikagaiengatik aldatzen dituzte.
1630: Inglaterrak azukrearen industria hasi zuen Barbadoetan. 1692an, esklaboen altxamendua izan zen.
1638: Inglaterrak bere egin zituen Jamaika. Esklabo beltzen iraultzak hasiko dira, bata bestearen atzetik.
1663: Maryland-go legeak indarra hartu zuen. Lege horren arabera, kanpotik etorritako beltz guztiak esklabotzat hartu zituzten. 1664ko lege baten arabera, esklaboak betiko morroibihurtu ziren, eta emakume zuri baten eta gizon beltz baten arteko ezkontzak debekatu ziren.
1787: Thomas ClarksonekBritish Antislavery Society esklabotzaren kontrako erakundea sortzen du Londresen eta eredu izango da beste zenbait herrialderentzako. Urte berean, esklabotza debekatzen dute AEBetan, Ohio ibaiaren ipar eta mendebalderako lurretan.
1780-90: Esklabo merkataritzaren urterik oparoenak izan ziren.
1791: Haitiko esklaboak matxinatu egingo dira eta 1804an, Haitik independentzia aldarrikatu zuen.
1794: Frantziako Konbentzioak antilletan esklabotza ezeztatzearen alde egin zuen.
1801: Toussaint Louventurek Santo Domingo hartu zuen eta esklaboen askatasuna aldarrikatu zuen.
1803: Esklaboak saltzea eta erostea debekatu zen.
1808: Esklaboak inportatzea debekatu zuten AEBek.
1816: Simon Bolibarrek esklabotzaren ezeztatzea aldarrikatu zuen.
1817: Espainiak hiru urteren buruan esklabotza ezeztatuko zuela sinatuko zuen, baina ez zuen bete. 1867an ezarri zituen esklabo-merkataritzareko kontrako lehen zigorrak.
1848: Frantziako Errepublikak esklabotza ezeztatu zuen Frantziaren menpeko Kariben.
1853: Argentinako Konstituzioak esklabotza debekatu zuen.
1856: Esklabo beltzen ontzi bat iritsi zen Brasilera. Azkena, ustez.
1865 AEBek esklabotza ezeztatzen dute.
1867: Esklaboz betetako ontzia iristen da Kubara, ustez azke-na.
1888 Esklabotza ezeztatu zuen Brasilek.