Itsasoa kutsatzen dutenak gogorrago zigortzea onartu du Europako Batzordeak, Prestige ontziaren hondamendia gertatu zenetik hiru urtera. Jacques Barrot Europako Garraio komisarioak esan zuen aurrerantzean arriskutsuak izan daitezkeen ontzi guztiak ikuskatuko dituztela. Gaur, ontzien %25 baino ez dira ikuskatzen.
Ikuskatzeak «zorrotzagoak» izango dira, gainera, eta Europako uretan barrena dabiltzan petroliontzien inguruko «informazio zehatzagoa» izango du, hala, EBk. Era berean, ontziek aseguru bat izan beharko dute derrigor. Egun, ontzien %55ek baino ez dute. Petroliontziren batek arazoren bat duela jakin bezain laster, berriz, kapitainak gertuen dagoen portura eraman beharko du ontzia. Prestige-n hondamendia gertatu zenean, ontzia lehorreratzeko eskatu zuen Apostolous Mangouras kapitainak, baina Espainiako agintariek kontrakoa agindu zuten. Horren harira, hondamendi haren erantzuleak zeintzuk izan ziren argitzeko, epaiketa bakarra egiteko eskatu zuen atzo Eurojust Europako Justizia Justizia elkarlanerako egiturak. Epaiketa hori Espainian egiteko ere eskatu zuen.
INGURUMENA
Petroliontziak gertutik zainduko dituela esan du Europak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu