OSASUNA
Salgai jarri aurretik zekiten Vioxx sendagaia kaltegarria zela
Salgai jarri aurretik, bazekiten Vioxx botikak bihotzeko gaitzak eragin zitzakeela. Vioxx sendagaia iragan irailean kendu zuten merkatutik, ikerketa batek bihotzekoa izateko arriskua asko handitzen zuela frogatu ostean. Atzo zabaldu zutenez, artritisaren minaren aurkako botika 1999an patentatu aurretik, haren arriskua gutxitzeko beste bi sendagai patentatzen saiatu zela Merck etxea,1998an. Horrek frogatzen du sendagaia kaltegarria zela bazekitela, merkatuan jarri aurretik. Ameriketako Estatu Batuetako zinpekoen epaimahai batek Merck botika etxeari 253 milioi dolarreko zigorra ezarri zion joan zen ostiralean, 53 urteko gizon baten heriotza eragiteagatik. Ebazpenaren ondoren ezagutu dira datu berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu