MEDIKUNTZA

Sei aldiz luzatu dute zenbait organismoren bizia, teknika genetikoei esker

Erredakzioa
2005eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Zahartzaroa atzeratzeko tratamenduak aztertzen ari diraKalifornia Unibertsitatean (Estatu Batuak). Valter Longo biomedikuntzan adituak esan du zahartze erritmoa kontrolatzen duen genea manipulatzea lortu duela bere taldeak, eta lorpen handitzat jo du hori. Zelula bakarreko izakiekin egin dute esperimentua. Izaki horri Sir2 eta SCH9 elikagaiak energia bihurtzen dituena geneak kendu zizkieten, eta muturreko baldintzetan hazi zituzten. Zahartu ordez, baina, zelula bakarreko izaki horiek sendotu egin ziren, eta gaitasun handiagoa erakutsi zuten zahartzaroan agertzen diren akats genetikoei aurre egiteko orduan. Izaki horien bizitza sei aldiz luzatzea lortu zuen aldaketa genetikoki horri esker.

Zelula anitzeko izakietan probatzen

«Uste dugu zelula bakarreko izaki horietan ikusi duguna beste organismoetan ere gertatzen dela. Hori pentsatzeko arrazoiak badauzkagu behintzat», esan du Voltonek, The Guardian egunkariari egindako adierazpenetan. Orain, giza zelulekin eta saguenekin ari dira lanean, zelula bakarreko organismoen modu berean erantzuten duten ikusteko.

Ikerketa zaharragoek erakutsi zuten dieta murriztuta, zahartzaroa %40 atzeratzen zela eltxoetan, zizareetan eta saguetan. Dieta murriztean izaki bizidunek egoera berrira egokitzen dute euren gorputza, haztea eta zahartzea gelditzeko. Horrek badu bere alde txarra, baina. Dieta murriztean, izaki horietako askok ugaltzeko arazoak izaten dituzte, eta kasurik larrienetan, antzutu ere egiten dira.Dietari eragin gabe, zahartzaroa nola atzera daitekeen aztertzen ari dira orain zientzialariak. Hau da, zahartzeak eragiten duen endekatze genetikoa nola mantsotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.