
Aktibo zahartzeko aterpe bila
Adinekoentzako etxebizitza eredu berri bat jorratu nahian dabiltza Donostian: etxe kolaboratiboko egitasmo bat diseinatzen hasiko da asteon Elkarbidean elkartea. Madrilgo Trabensol kooperatiba izango dute eredu: 77 lagun bizi dira etxe komunitarioan, «intimitatea eta bizikidetza uztartuta».