Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

gizartea saileko azken albisteak

Gizartea

Publizitatea

Hemeroteka

2020ko maiatza
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
             

Estatistiketatik desagertutakoak

Osasun Sailak berak orain arte emandako datuen arabera, 1.466 gaixo hil dira koronabirusak jota otsailaren 28tik. Maiatzaren 14an datuak emateko modua aldatu zuen Jaurlaritzak, eta orain 876 hildako agertzen dira datu seriean. Ospitale publikoetan hildakoen datua bakarrik ari da aintzat hartzen serieak lantzeko.

Jesus Mari Gabilondo bere etxeko balkoian, Zarautzen (Gipuzkoa), ondo dagoela keinu eginez. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Koronabirusa

«Gertu izan arte ez dakizu zer den koronabirusa»

Donostiako Ospitalean 40 egun igaro ditu Jesus Mari Gabilondok, koronabirusak gaixotu ondoren; horietatik 25 zaintza intentsiboetako unitatean. Oraindik ezin izan die besarkadarik eman senideei, baina «berriz jaio balitz bezala» sentitzen da. Herritarrek COVID-19ari beldurra galdu izanak kezkatuta dauka: «Ez da gripe bat». Bideoa, albistearen barruan.
 ©BERRIA / BERRIA

Koronabirusa

TERMOMETROA (43)

Koronabirus aroko eguneroko bat hemen, bost ahotsetara. Salbuespeneko errutinari tenperatura hartzeko termometro bat, poliedrikoa: Antzuolatik (Gipuzkoa), Iruñetik, Baionatik, Donostiatik eta, halabeharrez —ahotsetako batek bere anonimotasuna gordetzea eskatu duenez—, Bizkaiko herri zehaztugabe batetik kontatuta.
<b>Zaldibar.</b> Larrialdietako teknikariak, Sololuzeren senideei bilaketa lanen inguruko azalpenak ematen. ©IREKIA

Zaldibar, maskararen garaian

Koronabirusaren krisiak foku mediatikoa urrundu badu ere, itxialdian aurrera jarraitu du Verter Recyclingen hondamendiaren ondorenak, zabortegian zein epaitegietan. Gaur ehun egun beteko dira zabortegia amildu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertu zirenetik.