Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

gizartea saileko azken albisteak

Gizartea

Publizitatea

Hemeroteka

2020ko abuztua
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
‘Egunkaria’ aurkezteko agerraldia, 1990ean: Joxemi Zumalabe, Martin Ugalde, Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai ©EGUNKARIA

Euskaldunon Egunkaria

Ateak ireki eta hormak gainditu

Euskaldunon Egunkaria-ren proiektua sorreratik bertatik babestu zuen Joan Mari Torrealdaik, eta Egunkaria Sortzen taldean aritu zen, egitasmoarentzako sostengu bila. Gerora Administrazio Kontseiluko kide gisa Torrealdaik egindako «diplomazia lana» goraipatu dute orduko lankideek.

Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Martxelo Otamendi, 2009ko abenduaren 15ean, Madrilen, epaiketako lehen egunean. ©andoni canellada, foku

Egunkaria auzia

«Ez ahaztu»

Egunkaria-ren aurkako bi kasuetan auzipetu zuten Torrealdai: itxierakoan, absoluzioa izan zen, eta ekonomikoan, artxiboa. 11 urtetik gorako «tortura fisiko eta psikologikoa» pairatu zuen, gaixotzeraino.

2014an erreleboa eman zuten Jakin aldizkarian: Lorea Agirrek hartu zuen zuzendaritza, talde baten babesarekin. ©JON URBE / FOKU

Jakin

Euskaratik herria egiteko plaza

Ia 60 urteko bidea egin du Torrealdaik Jakinen. Aldizkaria izan dute ikur nagusi, eta Torrealdai bera izan zuen zuzendari 42 urtez, 2014 arte. Haragokoa da, ordea, Jakineko kide historikoen ekarpena eta itzala: itsasargi izan dira hamarkadetan.

 ©IMANOL OTEGI / FOKU

Liburugintza

Ezabaketaren egiaztatzaile

Langile nekaezin baten erretratua erakusten dute Torrealdaik argitaratutako ikerketa lanek. Mugarri dira, esaterako, frankismoko zentsurari buruz idatzitako doktore tesia eta euskal liburugintzaren historiari egindako azterketa.

Foruan, 2009an, euskaltzain oso gisa sarrera hitzaldia egin zuen egunean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

EUSKALTZAINDIA

Euskara batu, kontatu eta biltzea

Euskaltzaindian ere ibilbide oparoa egin zuen Joan Mari Torrealdaik. Euskara batuaren sustatzaile nagusietako bat izan zen hasieratik, eta, euskaltzain oso gisa, Azkue biblioteka eta artxiboko buru izan zen. Euskaltzain emeritua zen 2017tik.