gizartea saileko azken albisteak

Gizartea

Udarako iragarpena

Uxue Rey Gorraiz

Pandemia garaiko bigarren uda izanen da aurten. Azken hilabeteotan indarrean izan diren segurtasun neurriek ez dute lortu birusa uxatzea, eta, izatez, oraindik ere bada arriskuak bere hartan segitzen duela ohartarazten duen seinalerik. Ordea, iragan urteko udaren aldean, abantaila bat bistakoa da: COVID-19aren kontrako txertoa.

Publizitatea

Hemeroteka

2021eko ekaina
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        
             

Immunitate ziurtagiriak

Piztear dago semaforo berdea

Europako Batasuneko herrialdeen artean bidaiatzea erraztea helburu duen ziurtagiria martxan jarri dute zenbait herrialdetan. Bidaiariek COVID-19arekiko duten egoera adierazten duen agiria uztailaren 1etik aurrera egongo da indarrean Batasun osoan. Badira argitzeke dauden zenbait kontu; tartean, PCR probak.
Bi lagun COVID-19aren aurkako txertoa hartzeko zain, Santiagon, Txilen. ©SEBASTIAN SILVA / EFE

Udarako iragarpenak mundu zabalean

Nor bere munduan gotortuago

Txerto gehien eman dituzten herrialdeak izan dira lehenak neurri murriztaileak kentzen eta euren arteko mugimenduak berrabiarazten. Horietatik geroz eta bakartuago daude txerto faltan direnak; nagusiki, Hego hemisferioan daudenak.