Gure gaiak

Kataluniako erreferenduma

Kataluniako erreferenduma

Irailaren 6an onartu zuten Erreferendumaren Legea Kataluniako legebiltzarrean, eta urriaren 1ean egingo dute erreferenduma. Hainbat traba eta oztopo topatu dituzte bidean.

Albisteak

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea indepenentzia deklarazioa sinatzen. / QUIQUE GARCIA / EFE

Elkarrizketa behartu nahian

2017-10-11
Puigdemont presidenteak independentzia deklarazioa etetea proposatu du, bi aldeak gerturatzeko asmoz. CUPen kritikak jaso arren, Kataluniako errepublika eratu dutela dioen deklarazioa sinatu dute.
Brijuniko Itunean adostu zuten independentziarako hiru hileko etena. / BERRIA

'Esloveniako bidea': Europako aurrekariak

2017-10-11
Independentzia adierazpena denboraldi batez eteteko eskatu du Kataluniako Gobernuak, bitartean nazioartean babesa bilatzeko. Aurretik Europako zenbait estatuk erabilitako formula da, besteak beste, Esloveniak eta Letoniak.
Herritarrak Parlamentuaren inguruetan elkartu ziren. Bertatik jarraitu zuten presidentearen agerraldia. / TONI ALBIR / EFE

Oreka etsipenaren eta konfiantzaren artean

2017-10-11
Milaka herritarrek entzun dute kalean Carles Puigdemont presidentearen hitzaldia; euforiaz hartu dute hasierako diskurtsoa, baina epel utzi ditu gero independentzia deklarazioa "etenda" uzteak. Bukaeran, hala ere, txaloak nagusitu dira, konfiantzari tartea zabalduz.
Kataluniako Parlamentuaren hemizikloa,hutsik, artxiboko irudi batean. / ANDREU DALMAU / EFE

Jauziaren garaia

2017-10-10
Carles Puigdemontek gaur hitz egingo du Kataluniako Parlamentuan: ofizialki, "egungo egoera politikoaz"; independentzia deklaratzeko bilkura izan behar du, Erreferendumaren Legearen arabera.
Muturreko nazionalista espainiarrak katalanaren aldeko manifestariei erasotzen, atzo, Valentzia hiriburuaren erdigunean. / BIEL ALIÑO / EFE

Kataluniaren eraginpean

2017-10-10
Eskuin muturrak katalanaren aldeko manifestazio bati eraso dio Valentzia hiriburuan, Urriaren 9ko egun nazionalean. Puig presidenteak "eredu federal bat" nahi du Espainian.
 / BERRIA

78KO ERREGIMENAREN AZKEN HATSA

2017-10-08
'Kafea denontzat'. Lelo horren pean sortu zen Espainiako eredu autonomikoa, 1978an. Espainiako II. Errepublikan autogobernu maila bat lortu zuten hiru herrialdeek ez ezik, beste hamaseik ere eskuratu zuten estatus hori konstituzio berriarekin. Kataluniako prozesu subiranistak ezbaian jarri du eredu guztia.
<em>Eraso baten aurrean, atera lapikoa</em> lelodun afixa, atzo, Bartzelonako Sants auzoan. / SAMARA VELTE

U-1ak gorputzetan

2017-10-08
Joan den igandean bizitako emozioek arrakala sakona eragin zieten eskolak defendatzen ari ziren herritar askori barruan. Alde batetik, lorpenaren poza dute; baina, bestetik, izua ere ez zaie gorputzetik atera.
 / ORIOL CLAVERA

"Konfiantza erakutsi beharko da tempoen kudeaketan"

2017-10-08
Bitartekari bat balego epeak lasaitu beharko liratekeela uste du Miquelek, hirugarren horrek baldintza hobeetan arbitratzeko; bakarrik egonez gero, «bide zuzena» geratzen zaie: "Modu azkarra hartu, eta atera".
 / ORIOL CLAVERA

"Menpeko gisa hizketan hasita, ez gara sekula subirano izango"

2017-10-08
Erreferendumaren egunean haustura argia gertatu zela uste du Reguantek: "Kataluniako herriak estatua deslegitimatu zuen". Independentzia deklarazioak hori behar duela dio. "Estatuak oinarrizko eskubideak urratzen baditu, irabazita daukazu zilegitasuna".

Heroiak

2017-10-08
Vicent Partal - VilaWebeko zuzendaria
Companys presidentea frankistek hil zuten, 1940an. / BERRIA

Ordu batzuetan estatu

2017-10-08
Lluis Companys Generalitateko presidenteak "Espainiako Errepublika Federalareko Estatu Katalana" aldarrikatu zuen 1934an. Kataluniaren azken subiranotasun ekintza izan zen, hil honen 1eko erreferendumera arte.
Josep Lluis Trapero mossoen burua, atzo, Madrilen. / VICTOR LERENA / EFE

Berriz joan beharko dute deklaratzera

2017-10-07
Fiskaltzak beste zitazio bat eskatu du Trapero, Laplana, Cuixart eta Sanchezentzat. Datorren hitzorduan kautela neurriak har ditzakete.
Hainbat herritar Espainiako erregeak Kataluniari buruz zabaldutako mezua entzuten, herenegun iluntzean, taberna batean, Bartzelonan. / QUIQUE GARCIA / EFE

Erregearen fitxa karratu beltzera

2017-10-05
Felipe VI.aren herenegungo hitzaldi gogorrak agerian utzi du zer den Kataluniako erreferenduma Espainiarentzat: estatu auzi bat. Erregearen diskurtsoak zabalik utzi du printzerriaren autonomian esku hartzeko aukera oro.
Hainbat manifestari Espainiako Poliziaren egoitza baten aurretik igarotzen, atzo, Bartzelonan, igandeko errepresioa salatzeko lanuztean. / JUAN CARLOS CRDELNAS / EFE

Abiatu aurreko geldialdia

2017-10-04
Jendetza elkartu da Kataluniako hiri eta herrietan, igandeko bozketan poliziek erabilitako indarkeria gaitzesteko. Lanuzte orokorrak babes handia izan du herrialde osoan eta sektore gehienetan.
<b>Basozain batzuk, atzo, Bartzelonan, <em>Hemen egurra guk banatzen dugu</em> dioen pankartarekin.</b> / ANDREU DALMAU / EFE

Bartzelona festa bat zen

2017-10-04
Geldialdi nazionala, greba orokorra... hitzezko edozein deskribapen gainditu zuen atzoko protestak. Katalanek 24 ordu eman zizkioten euren buruari, igandean pilatutako ezintasunari, ilusioari eta harrotasunari bide emateko.
Udaletxearen aurrean atzo eginiko elkarretaratzea. / IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Beharginek elkartasuna lanabes

2017-10-04
Milaka langilek babesa eman diote ostera ere Kataluniari. Lantokietan elkarretaratzeak egin dituzte, eta manifestazioak arrastian. Muñoz: "Ezezkoarena da Espainiako Estatua".
<b>Bartzelonako Industria Eskolako bozkalekua, erreferendumaren egunean.</b> / ENRIC FONTCUBERTA / EFE

Kataluniako lezioa

2017-10-04
Urriaren 1arena da kronika. Erreferendum egunean usaitu eta ukitu zen giroari buruzkoa. Tristuraren aurkako eta etsiaren kontrako lezioei buruzkoa. Gezurra eta egurra beltz jo zutenean ere sumatu zenari eta ez zenari buruzkoa.
Carles Puigdemont presidentea, atzo, Generalitatera iristen. Oriol Junqueras eta Jordi Turull haren atzetik doaz. / ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Bide orrian aurrera

2017-10-03
Bihar zehaztuko dute errepublika aldarrikatzeko osoko bilkura aste honetan edo hurrengoan egitea. Nazioarteko bitartekaritza onartzeko prest da Puigdemont.
Polizia manifestari bat atxikitzen, herenegun, Madrilen. / LUCA PIERGOVANNI / EFE

Bertze herrien elkartasuna

2017-10-03
Espainian, Galizian, Kanaria uharteetan, eta, gehienbat, bertze Herrialde Katalanetan, milaka herritar atera ziren karrikara Katalunia babestu eta errepresioa salatzeko.
Bartzelonako Ramon Llull ikastetxera —ezkerrean— eta Gironan Carles Puigdemontek bozkatu behar zuen herrira Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren polizia asko joan zen. / A. ESTVEZ / A. DALMAU - EFE

Borren gainetik, botoak

2017-10-03
Milaka lagun irten ziren atzo kalera, protestan. Espainiako Poliziaren indarkeria eta boikot informatikoa gorabehera, erreferendumean botoa emateko gai izan ziren bi milioi herritar baino gehiago. Une hunkigarriak bizi izan ziren bozkaleku guztietan, nahiz eta ehunka lagun zauritu.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, atzo, Bilbon. / MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Kezkatik gaitzespen mezuetara

2017-10-03
Euskal eragile gehienek gaitzetsi dute Espainiaren "errepresioa", aldeak alde. Urkulluk "kezka eta tristezia" agertu ditu. Barkosek "neurrigabe" iritzi dio Poliziaren jarrerari.
Ikasleak Bartzelonako Unibertsitatean afixak jartzen, <em>Demokraziaren aldeko maratoia</em> ekimenean, duela astebete. / QUIQUE GARCIA / EFE

Katalanen ordua

2017-10-01
Errepublika independentea sortu nahi duten erabakitzeko, bozkatzera deitu dituzte Kataluniako 5,3 milioi herritar. Dena prest dute, Espainiako Gobernuak eragozten ez badu behintzat. Bostetan bozkalekuetan egoteko deia egin dute elkarteek, ordubetera mossoek eskolak itxi ez ditzaten.
Dozenaka milaka lagunek egin zuten protesta atxiloketen aurka, irailaren 20an, Bartzelonako Rambletan. / Q. GARCIA / EFE

Errepresioaren kronika

2017-10-01
Kataluniako Legebiltzarrak erreferendum legea onartuz gero, hura galarazteko neurriak hartu ditu Madrilek: miaketak, atxiloketak, finantzaketaren esku hartzea eta inputazioak, besteak beste.
<b>Bartzelona. </b>Materiala sartzen Univers eskolan, atzo, Gracia auzoan. / ORIOL CLAVERA

Hautetsontzien herri harresia

2017-10-01
Ikastetxeetara sartutako milaka herritarrek 06:00 arteko epea dute horietatik irteteko. Oro har, lasai igaro dituzte ostiraletik iganderako orduak, gaur 09:00etan bozkalekuak zabalik egotea helburu.

Iritsi gara

2017-10-01
Vicent Partal - VilaWebeko zuzendaria
1 / GAILAN HAJI / EFE

Botoak, kontinente guztietan

2017-10-01
Iraken barneko Kurdistango Eskualde Autonomoan astelehenean egin zuten independentziari buruzko erreferenduma, gaur arteko azkena. Gerra Hotza bukatu zenetik, luzea izan da galdeketen zerrenda.
 / QUIQUE GARCIA / EFE

Hizkuntza, gai arantzatsu hori

2017-10-01
Katalunia independentean hizkuntzek izan behar luketen lekuaz eztabaida sortu da. Trantsizio Juridikorako Legeak katalana eta gaztelania jo ditu ofizial. Guztiak ez dira ados. Eztabaida publikoan apenas ageri den hizkuntzaren afera.
<b>A-9. </b>2014an saiatu zen Katalunia independentziari buruzko erreferenduma egiten. / ALEJANDRO GARCA / EFE

Katalunia aldatu duen hamarkada

2017-10-01
Nork bere une kuttuna du 'procès' famatuaren hasiera kokatzeko: helduagoek Trantsiziora joko dute; gazteenek, 2009ko kontsultetara. Gutxik ukatzen dute Estatutuaren esperientzia gabe dauden lekuan egongo liratekeela. Ustekabeko pizte baten kronika izan da ondorengo guztia.
Demokrazia eta erabakitzeko askatasuna aldarrikatzen zuen manifestazioaren buruko pankartak, atzo, Bilbon. / JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Egun historikoaren bezperan

2017-10-01
Milaka lagunek bete dituzte Bilboko kaleak bigarren aldiz hamabost egunean, Kataluniako herriari elkartasuna adierazi eta erreferenduma babesteko. GED: "Guk ere egin dezagun gure bidea".
Herritar batzuk, erabakitzeko eskubidearen aldeko afixak jartzen, mobilizazio batean. / ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

Prozesua

2017-10-01
Paco Letamendia, 'Ortzi' - EHUko irakasle emeritua

'Deja vu'

2017-10-01
Joxerramon Bengoetxea - EHUko irakaslea
Mossoak IES Tarradell ikastetxean, atzo, Bartzelonan. Zuzendariari jakinarazi zioten ikastetxea ixteko agindua. / MARTA PEREZ / EFE

"Udazken festako" gogoeta

2017-09-30
Amaitu da erreferendumaren kanpaina; independentzia bainoago, hautetsontzien presentzia bera izan da ardatz. Eskoletan daude jada milaka lagun, bihar bozkalekuak zabalik daudela bermatzeko.
 ©ezdakit1

Fruituak jaso

2017-09-30
Gemma Garcia Fàbrega - 'La Directa'-ko kazetaria
 / DANI CODINA

"Nazioartearekin izango da lehen negoziazioa"

2017-09-30
Ezinbestekoa iruditzen zaio liskarrik sortu gabe bozkatzea, horren arabera garatuko baita datozen egunetako bidea. Errepresioaren gainetik, "herri mobilizatu eta baketsua" aldarrikatu du. Itxaropentsu mintzo da etorkizunaz.
Unibertsitateko eta Bigarren Hezkuntzako milaka ikaslek manifestazioa egin zuten erreferendumaren alde, atzo, Bartzelonan. / JUAN CARLOS CARDENAS / EFE

Kaleak hartu dituzte ikasleek

2017-09-29
Milaka ikasle irten dira kalera Bartzelonan, galdeketari babesa emateko. Bi greba egunetatik lehena zuten atzo unibertsitateetan, eta, Generalitatearen arabera, %80-90k egin zuten bat.
Maria Ballesta Arenys de Munteko zinegotzia eta David Caldeira Arenys de Marreko zinegotzia. / ORIOL CLAVERA

Igarobide baten zeharkaldia

2017-09-29
Arenys de Munten egin zen Kataluniako lehen galdeketa; "kontzientzia kolektiboa" eraikitzen hasteko lehen hazitzat jotzen dute antolatzaileek.
<b>Pujolen ezetza. </b>1980an, Suarezen gobernuak kontzertu ekonomikoa eskaini zion Generalitateari ere, baina uko egin zion. Argazkian, ezker-eskuin Espainiako Kongresuan, Jordi Pujol Generalitateko lehendakaria, Leopoldo Calvo Sotelo Espainiako Gobernuko lehendakariordea eta Adolfo Suarez lehendakaria. / EFE

Diru kutxa, giltza eta iturria

2017-09-29
Finantzaketa sistemak zerikusia du egungo gertakariekin. Batetik, Generalitatearen diru iturria itxi du Madrilek, giltza hark duelako; bestetik, 2012an itun fiskala ukatzeak hauspotu egin zuen independentismoa; azkenik, ekarpen katalanik gabe jota leudeke Espainiaren kontuak.
Muñoz (ELA) eta Aranburu (LAB), atzo, Bilbon. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Kaleak elkartasunez borborka

2017-09-29
Gehiengo sindikalak elkarretaratzeak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta Ernaik manifestazio jendetsuak egin ditu. Euskal prozesu bat zabaltzeko beharra azaldu dute eragileek.
Suhiltzaileak ikasleekin bat egiten, atzoko Bartzelonako manifestazioan. / JUAN CARLOS CARDENAS / EFE

Suak itzaltzea

2017-09-29
Gemma Garcia Fàbrega - 'La Directa'-ko kazetaria
Ikasleak Bartzelonako Unibertsitateko atarian, herritarrei jakinarazteko zein tokitan bozkatu dezaketen datorren igandeko erreferendumean. / QUIQUE GARCIA / EFE

Zigiluen aurrean, hezkuntza

2017-09-28
Hezkuntza komunitateak rol aktiboa hartu du erreferendumaren defentsan. Hainbat irakaslek deitu dute igandean ikastetxeak zabaltzera. Unibertsitateetan, greba antolatu dute gaur-biharretarako
Valentzian Kataluniaren erabakitze eskubidearen alde eginiko manifestazioa. / KAI FOERSTERLING / EFE

Ilusioa nazio osora zabaldu da

2017-09-28
Erreferendumera Katalunian deitu den arren, oso gertutik erreparatzen ari zaizkio Herrialde Katalanetako gainontzeko lurraldeetan. Azken asteetako gertaerek euren prozesu subiranistetan izaniko eraginaz jabetu dira, bakoitzak «bere errealitate propioa» duela ahaztu gabe.
 ©QUIQUE GARCÍA / EFE

Elkarbizitza lehenetsiko dute mossoek igandean, agindu judizialen gainetik

2017-09-28
Elkarbizitza jarriko dute guztiaren aurretik mossoek igandean. Hala esan du Joaquim Forn Barne Kontseilariak Segurtasun Batzordeko bileratik atera denean. Epailearen agindua ere ebidentzia bat dela eta mossoei hori betetzea dagokiela onartu du, baina, elkarbizitza horren aurretik dagoela uste duenez, hori zaintzen ahaleginduko da Generalitatea igandean.
NBEren Batzar Orokorra, atzo. ©Cia Pak / EFE

NBEko Giza Eskubideen Goi Agintaria kexu agertu da Espainiaren jokabidearekin

2017-09-28
NBEren Giza Eskubideen Kontseiluko bi aditu independentek osatutako txostenak kezka adierazi du Espainiako Estatuak Kataluniako erreferenduma eragozteko hartu dituen neurriengatik, eta adituek Espainiari galdegin diote ez ditzala urratu oinarrizko eskubideak. NEBren Goi Agintariak prentsa ohar bidez zabaldu du adituen txostena, erreferenduma egiteko hiru egun falta direla.
Ernairen mobilizazioa Kataluniako erreferendumaren alde, gaur, Gasteizen. ©Juanan Ruiz / Argazki Press

Euskal Herrian ere, milaka gazte erreferendumaren alde

2017-09-28
Ernai gazte erakundeak deituta manifestazio jendetsuak egin dituzte Kataluniari elkartasuna adierazteko. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek osatutako gehiengo sindikalak ere mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Bideoak albistearen barruan.
Mariano Rajoy eta Donald Trump, atzo, Etxe Zurian. / JUANJO MARTIN / EFE

Rajoyren lagun amerikarra

2017-09-27
"Espainiak batuta jarraitu beharko luke", adierazi du Trumpek, Rajoyri egin dion harreran, Etxe Zurian. Parlamentari eta banako askok eskatu diote, ordea, Espainiari negoziatzeko.
Ferran Lopez mossoen lurraldekoordinazioko arduraduna, atzo, bilerara iristen. / ANDREU DALMAU / EFE

Botere dema atzerako kontuan

2017-09-26
Lehen aldiz batzartu dira mossoak, Guardia Zibila eta Espainiako Polizia, Madrilen agindupean. Fiskalak esan du "zabalik" dagoela Puigdemont atxilotzeko aukera.
Laura Campos Montcada i Reixac udalerriko alkatearen (erdian) aldeko elkarretaratzea, atzo, Cerdanyola del Vallesen. / ANDREU DALMAU / EFE

Guardia Zibila udaletxeetan

2017-09-26
Lleidako 31 udalerritan informazioa eskatu dute, eta Tarragonako Fiskaltzak informazioa bidal diezaiotela eskatu du. Fiskalek mossoei agindu diete bozkalekuen arduradunak identifika ditzatela.
Gehiengo sindikala osatzen duten erakundeetako ordezkariak, atzo, Bilbon. / ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

"Zilegitasun osoa dute"

2017-09-23
Euskal gehiengo sindikalak Kataluniako erreferenduma babestu du. Mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
 / ORIOL CLAVERA

"Espainiako Gobernuaren hondatzea zuzenean bizitzen ari gara"

2017-09-23
Erreferenduma egin ahal izateko estrategia landu bat daukatela eta, lasai dago diputatua. Gerard Gomez del Moral ERCko diputatuak ez du uste urriaren 2an ezezkoaren garaipenarekin esnatuko direnik; "prozesu konstituziogilea jarriko dugu abian".
 / DANI CODINA

"Erreferenduma da izozmendiaren tontorra"

2017-09-23
Azken egunotan gertatzen ari dena aintzat hartuta, Noelia Nali Podemen Barne Koordinazio idazkariak uste du Katalunia "independentzia bai edo ez erabakitzeaz harago" heldu dela. "Une erabakigarria bizi dugu, erregimenaren urraketa baitago jokoan".
<em>Atxilotuak askatu!</em> mezuarekin afixak erakutsi zituzten hainbat manifestarik Justizia Auzitegi Nagusiaren parean. / ORIOL CLAVERA

Herri harresia, errepresioaren kontra

2017-09-22
Milaka herritar elkartu dira Kataluniako Auzitegi Nagusiaren parean herenegun atxilotutakoen alde. Podemosen Kataluniako adarrak kanpainan sartzea erabaki du. Puigdemontek bozkalekuak non egongo diren jakinarazi du.
Herenegun Madrilgo El Sol plazan protesta jendetsua egin zen Kataluniako erreferendumaren alde. / SANTI DONAIRE / EFE

Helmugan bat egiteko bi bide

2017-09-22
Espainia demokratizatzeko aukeratzat daukate erreferenduma Madrilgo ezkerreko indarrek. Adituak, ordea, kritiko dira haien jarrera "epelaz", salbuespenak salbuespen elkartasun keinuak otzanegiak izan direlako: "Beranduegi iritsi dira".
Herritar batzuk, Kataluniako banku propioa aldarrikatzen irailaren 11n, Bartzelonan, Espainiako Bankuaren egoitzaren aurrean. / ANC L'HOSPITALET

Katalunia eta euroa

2017-09-22
Estatu independente izanez gero, ez dago argi zein diru sistema lukeen Kataluniak: eurogunean jarrai dezake, kanpoan, edo tarteko eremu batean. Hiru agertokien azterketa da hau.
Milaka lagunek egun osoan bete zituzten atzo Bartzelonako Ramblak, Ekonomia Kontseilaritzaren parean, Guardia Zibilaren operazioaren aurka protesta egiteko. / ALEJANDRO GARCIA / EFE

Jendeak abiatu du prozesua

2017-09-21
Hamabost lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak erreferenduma prestatzea egotzita; Generalitateko goi kargudunak, tartean. Mobilizazio masiboak izan dira Bartzelonan, eta herrialde osora hedatu dira.
Krabelinak, Gasteizko elkarretaratzean. / JUANAN RUIZ / ARP

Salaketa, kezka eta elkartasuna

2017-09-21
Urkulluk egoera «itzulbiderik gabeko puntu batera» eramatea egotzi dio Madrili. Euskal Herriko alderdi gehienek sarekada gaitzetsi dute. Mobilizazioak egin dira Kataluniari babesa adierazteko.
Marc Solsona (PDECat) Mollerussako alkatea (Lleida) herritarren babesa jasotzen atzo, Bartzelonan, Kataluniako Fiskaltza Nagusiaren atarian. / ORIOL CLAVERA

Deklaratzeari uko egin diote

2017-09-20
Fiskaltzak deklaratzera deitutako Kataluniako 720 alkateetatik lehenak agertu dira epaitegietara, baina ez dute ezer esan nahi izan. Ehunka herritarrek babestu dituzte euren alkateak epaitegietan.
Madrilgo Lavapies auzoko Zurita kalea bete zuten ekitaldira sartu ezinik gelditu zirenek, herenegun. / OIHAN VITORIA

Elkartasun katarsia

2017-09-19
Debekuak debeku, jendetza bildu zen herenegun Madrilen Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen alde egindako ekitaldian. Txiki geratu zen Lavapies auzoko Teatro del Barrio antzokia.

Erreferendumaren ertzetan

2017-09-17
Ezkerrekoak, erreferenteak. Kazetaria bata; kazetari, politikari eta ekintzaile soziala bestea. Aspaldiko adiskideak dira David Fernandez eta Jordi Evole, eta gogoz jarraitzen eta esku hartzen dute gertuko eta ez hain gertuko errealitate politiko eta sozialean. Erreferendumak batzen ditu. Urriaren 1eko erreferenduma antolatzeko moduak bereizten.
<b>Jendetza bildu zen atzo Bilboko kaleetan.</b> / ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

Bilbon da Katalunia

2017-09-17
Milaka lagunek erantzun diote GEDen deialdiari, eta Kataluniako galdeketa babestu dute. Euskal Herriak ere erabaki behar duela esan dute manifestariek.
Nuria Marin L' Hospitaleteko alkatea, Ada Colau Bartzelonakoa eta Carles Puigdemont, Diada egunean. / MARTA PEREZ / EFE

Catalunya en Comu ere, alde

2017-09-16
Erabakitzeko eskubidea defendatzeko erabaki dute urriaren 1ean bozkatzea, baina, haientzat, ez da loteslea izango. Bost alkate ikertzeko eskatu du Maza Espainiako fiskal nagusiak.
 / DANI CODINA

"Ez da lehentasuna izan erreferendum adostua"

2017-09-16
Erreferendumaren aldeko alderdien eta PPren jarrera kritikatu ditu Ferran Pedret PSCko diputatuak, konponbide bat lortzen ez saiatzea egotzi die, eta Espainia eraldatzearen alde egin du ordezkari sozialistak.
Marta Rovira Junts Pel Sik parlamentuan duen bozeramaile eta ERCko kidea oholtzan, atzo, Tarragonako mitinean. / TONI ALBIR / EFE

Legez kanpoko mitin handiena

2017-09-15
Gainezka egin du Tarragonan alderdi eta eragile independentistek urriaren 1eko erreferendumerako egin duten kanpaina hasierako mitin bateratuak. "Bozkatuko dugu!" errepikatu dute etengabe.
ANCko eta Omniumeko boluntarioak, atzo, autobusean. / AMAGOIA MUJIKA

Tarragonara bidean

2017-09-15
ANCko eta Omniumeko boluntarioen artean ilusioa da nagusi. Carme Beltran ziur dago prozesua "geldiezina" dela, eta Humbert Sabatek dio "inoiz joan ez den frankismoari" aurre egingo diotela.
EH Bilduko hainbat alkatek agerraldia egin zuten atzo Kataluniakoei elkartasunaadierazteko. / JON URBE / ARGAZKI PRESS

Begirada han, burua hemen

2017-09-15
Hainbat alderdik eta sindikatuk bat egin dute Gure Esku Dago-ren manifestazioarekin. Deialdia babestu duten eragileek zein harekin bat ez datozenek nabarmendu dute Kataluniako prozesuak eragina izango duela Euskal Herrian.
 / ORIOL CLAVERA

"Errepresioa izugarria izango da; jendearen erantzuna ere bai"

2017-09-14
Erreferenduma Katalunian sakoneko aldaketak egiteko pausoa dela uste du Maria Rovira Bartzelonako CUPeko zinegotziak. Etsipenez dio ezkerreko beste alderdiak aukera galtzen ari direla. Kontzientziak esnatzeko lanean jarraitzen dute kalean.
 / DANI CODINA

"Haserreak eraman ninduen banderak kentzera"

2017-09-14
PPk azken osoko bilkuran "kolonizatzaileek bezala" jokatu zuela uste du Angels Martinez Catalunya Si Que Es Poteko diputatua. Kritikoa da bere taldearekin ere: "Inork sekula ez zidan abisatu ez nuela izango boto askatasunik".
Vicent Partal <em>Vilaweb</em> agerkari digitaleko zuzendaria, atzo, Martin Ugalde Foroan Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariarekin solasean. / IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

"Espainiak probokatu du independentismoaren gorakada"

2017-09-14
Vicent Partal 'Vilaweb' agerkari digitaleko zuzendariak pentsatzen du politikari katalanek gauza "oso zail bat" lortu dutela: "Herriaren aldarrikapenak bide instituzionalera eramatea". Bideoa albistearen amaieran.
<b>Bartzelonako Graciako pasealekua erabat beteta, atzo, elkarte independentistek antolatutako ekitaldian.</b> / ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Baiezkoa atzera-kontu bat da

2017-09-12
Urriaren 1eko erreferendum erabakigarriaren atarian, aurrekaririk gabeko Diada izan da Katalunian. Zigorrak baztertu eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute katalanek, "baietz" esanez, geroari.
Joaldunek zabaldu zioten bidea euskal ordezkaritzari manifestaziorako bidean. Irudian, Rambletatik igarotzen. / ORIOL CLAVERA

Giroaz kutsatzeko gogoz

2017-09-12
Euskal herritarren ordezkaritza zabal batek parte hartu du Diadan, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako ekitaldian. Katalunian dagoen indarraz kutsatzeko gogoa adierazi dute, eta kataluniarren txaloak eta animoak jaso dituzte ibilbidean zehar.
Hernanin ere egin zuten elkarretaratzea Kataluniako erreferendumaren alde, Milagrosan. / JUANJO ITURRIOZ

"Demokraziak deitzen gaitu"

2017-09-10
Ehunka lagun elkartu dira Bilbo, Gasteiz eta Donostian, Kataluniako urriaren 1eko erreferendumari babesa adierazteko. Antolatzaileen ustez, herritarrei iritsi zaie "erantzun zibikoa" emateko garaia.
Herritarrak astekariaren atarian bildu ziren, eta protesta egin zuten polizia operazioaren kontra. / EL VALLENC

Herria hasi da erantzuten

2017-09-10
'El Vallenc' astekariaren bi egoitza miatu ditu Guardia Zibilak, galdeketarako botopaper bila. Espainia iskanbila bila dabilela dio Puigdemontek. "Hautetsontzietan gainditu ditugu, modu demokratikoan".
AsCATasunera plataformako kideak, Donostian atzo eginiko agerraldian. / JON URBE / ARGAZKI PRESS

Katalunia zati bat

2017-09-09
AsCATasunera plataformak "elkartasun asteak" antolatu ditu hegoaldeko hiriburuetan, Kataluniako prozesua babesteko eta horren berri emateko. Intxaurrondon egongo da gune nagusia.
Parlamentari independentistak <em>Els Segadors</em> ereserki nazionala kantatzen Erreferendum Legea onartu ondoren, atzo, Kataluniako Parlamentuan. / TONI ALBIR / EFE

Azken bidea hasi du Kataluniak

2017-09-07
Aldeko 72 botorekin eta 11 abstentziorekin parlamentuak onartu du urriaren 1ean independentziarako erreferenduma egiteko legea. Auzitegi Konstituzionalak prozedura baliogabetzea aztertuko du gaur.
Erreferendumaren aldeko Kataluniako alkateak, Kataluniako gobernuko eta parlamentuko agintariekin, joan den irailaren 16an, elkarretaratzean. ©Toni Albir / EFE

Alkateek kereila aurkeztu dute Espainiako fiskal nagusiaren kontra

0000-00-00
Espainiako fiskal nagusi Jose Manuel Mazak haren eskumenak gainditu dituela iritzita, kereila aurkeztu dute AMI Independentziaren aldeko Udalen Elkarteak eta Kataluniako Udalen Elkarteak, Auzitegi Gorenean. Mazari alkateak bortxatu eta mehatxatzea leporatzen diote udal elkarteek.

Publizitatea