Gure gaiak

Sanferminak 2018

Sanferminak 2018

490 ekitaldi jaso ditu Iruñeko Udalak 2018ko sanferminen egitarauan. Ekitaldien gorakadak haur eta gazteen programazioan izanen du eragina, adin tarte horiei bideratutako egitasmo kopurua handitu baita. Jaien aurreko giroa baldintzatu du 2016ko taldeko sexu erasoarekin lotutako auziak. Bestalde, 40 urte beteko dira aurten German Rodriguez sanferminetan hil zutela.

Albisteak

Terrazak jendez gainezka egon ohi dira, eta Gazteluko plazan, adibidez, bertan zerbitzatzeagatik euro bateko gehigarria eskatzen dute. / L. ARROIABE OLAORTUA / FOKU

Inflazioa apaldu da jaietan

2018-07-14
Iraganarekin alderatuta, jaietan ez dira hainbeste igo prezioak, eta norbere poltsikora egokitutako eskaintzak aurki daitezke. Bermutaren orduak arrakasta handia du jaietan.
Hainbat haur, autotxokeetan jolasean. / IDOIA ZABALETA / FOKU

Minutu gutxiko emozioak, garesti

2018-07-14
Ferialekuko langileek aurten bisitari gutxiago joan dela nabaritu dute b Erabiltzaileek diote prezioak garestiegiak direla, baina ohiturari eusten diote etxeko txikiak atrakzioetan dibertitu daitezen.
Polizia Armatuak Errenterian, 1978ko uztailaren 13an. / JESUS MARI PEMAN

Euskal Herria, sutan

2018-07-14
Joseba Barandiaranen hilketaren ondotik, greba orokorra egin zen Hego Euskal Herrian, eta erantzun handia izan zuen, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan. Iruñea, berriz, «hila» zen.
 / LANDER ARROIABE OLAORTUA / FOKU

«Bizitzan behin entzun behar da entzierroa»

2018-07-14
Abarzuzak sanferminetan saltzen du egunkari gehien; entzierroko korrikalariei, denda ireki aurretik. San Domingo kalean du liburu denda, eta lehen lerroan ikusten ditu bestak erakusleihotik.
Poliziak bat-batean sartu ziren, eta dozenaka zauritu eragin. Peñakideen laguntza eskertu zuten medikuek. / JORGE NAGORE

Beste gazte bat hilik, Donostian

2018-07-13
Tentsioa Iruñetik Gipuzkoako hiriburura zabaldu zen. 09:30ean, manifestazio bat antolatu zuten Grosetik erdigunerantz, eta, Aldapetan, polizia batek Joseba Barandiaran hil zuen, tiroz.
Egunero egiten dituzte bazkariak O plazan. Besteak beste, bazkari feminista egin zuten asteartean. / LANDER ARROIABE OLAORTUA / FOKU

Sanferminetako Amazonas

2018-07-13
Herri Sanferminak egitasmoa egitarau zabala eskaintzen ari da aurten, udalak antolatutako jarduerei alternatiba eskaintzearren. O plazan eta Errekoleten plazan dute beren gunea.
Haur bat kilikiaren aurrean. / JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

Etxeko txikienen momentutxo handiak

2018-07-12
Sanferminetako haurren eguna ospatu dute gaztetxoenek. Hainbat dira haien gustuetara moldatzen diren jarduerak, erraldoiak tarteko. Birjolastu gunea arrakastatsua da aurten ere.
Brontze Peñako kide bat, sarituei aurreskua dantzatzen. / LANDER ARROIABE OLAORTUA / FOKU

Berdintasunaren aitzindariak

2018-07-12
Iruñeko Udalean 1979. urtean zinegotzi izan ziren bost emakume saritu ditu Bronce peñak. Berdintasunaren aldeko FESTA egitasmoaren hirugarren saioa izan da aurtengoa.
Hilerrira bidean, hilkutxa eramaten, 1978ko uztailaren 10ean. / CONCHI ZUDAIRE, ANDRES VALENTIN

Azken agurra Germani

2018-07-12
Uztailaren 10ean, Rodriguezen hiletan, Francisco Larrainzar apezak azpimarratu zuen poliziek «euskal herritarrek eta nafarrek elkarri emandako eskuak moztu» nahi izan zituztela.
Bi gazte baloiarekin jolasten, atzo, sanferminetan jarduera osasungarriak sustatzeko Kirol Ari gunean. / JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Sanferminak algaraz bete

2018-07-11
Nafarroako hamaika federaziok Kirol Ari gazte gunea sortu dute. Aurten ere gazteentzako programa egin da Foruen plazan. Birjolastu jolasgunea antolatu dute Takoneran
Jendea polizien oldarraldiari aurre egiten, uztailaren 8an. / JORGE NAGORE

Hiri izutua, suntsituta

2018-07-11
Uztailaren 9an, igandean, «suntsituta» esnatu zen hiria: autoak gurutzatuta, sutan, barrikadetan. Gau hartan, poliziek «denen aurka» jo zuten, haur nahiz nagusi, «indarkeria handiz».
 / VILLAR LPEZ / EFE

Arrapaladan, izpi bat

2018-07-11
Oso azkarra izan da laugarren entzierroa, Fuente Ymbroko zezenena. Korrika egiteko aukerarik ez da izan ia, eta eroriko asko egon dira. Zazpi zauritu eraman dituzte ospitalera, kolpeen ondorioz denak.
 / LANDER ARROIABE OLAORTUA / FOKU

"Adi gaude inori kalte egin ez diezaioten"

2018-07-11
Sanferminak lan egiteko egunak dira Pradorentzat. Hala ere, tarterik hartzen du bestarako. Batik bat, dantzatzeko: "Ezin bada dantzatu, ez da nire iraultza". Azpimarratu du aldarrikatzeko gunea dela besta.
San Jose plaza lepo bete da Iruñeko Txistularien 59. Alardea ikusteko. Irudian, Aitor Urkiza zuzendari lanetan. / LANDER ARROIABE OLAORTUA / FOKU

Txistularien lau urtaroak

2018-07-10
Txistularien 59. Alardea egin dute Iruñean, eta hamabi obra berri aurkeztu dituzte antzerkia eta musika uztartu dituen ikuskizun batean. Txalo zaparrada jaso du txistularien lanak.
Alaia Martin, Julio Soto eta Sustrai Colina atzoko bertso saioan. / LANDER ARROIABE OLAGORTUA / FOKU

Irri eta algara errimadunak

2018-07-10
Alaia Martin, Julio Soto eta Sustrai Colina aritu dira La Unicaren 'Balkoitik balkoira' bertso saioan.
Poliziak bat-batean sartu ziren eta hamarnaka zauritu eragin. Peñakideen laguntza eskertu zuten medikuek. / JORGE NAGORE

Sanferminak, "hautsita"

2018-07-10
Uztailaren 9ko egunkariek esan zuten "gertaera larriak" izan zirela gau hartan, eta bazitekeela balaz zauritutako bat hilda egotea. Komisarioburuak ez zien azalpenik eman kazetariei gau hartan.
<b>Ziztu bizian. </b>Cebada Gagoko zezenen entzierroa oso azkarra izan zen, eta horrek arrisku uneak sortu zituen. / LANDER ARROIABE / @FOKU

Kolpe asko, baina adarkaturik ez

2018-07-10
Azkar eta banatuta egin dute ibilbidea Cebada Gagoko zezenek. Ez dute inor adarkatu, eta korrikalariek lasterketa politak egiteko aukera izan dute. Jende gutxiago egon da.
Sanferminetan hainbat saltokitan ikus daitezken txapa sexistak ©

Zupatu eta ixo

2018-07-09
Saioa Alkaizak Nafarroako Hitzan argitarautako iritzi artikulu honetan sanferminetan salgai dauden txapa sexisten inguruan idatzi du.
Berri Txarrak taldearen kontzertuak piztu du ikusminik handiena. / ARITZ LOIOLA / FOKU

Burrunbaren azpitik, infrasoinuak

2018-07-08
Berri Txarrak, Broken Brothers Brass Band, Carmen Paris, Skakeitan, Bad Gyal... Kontzertu sorta eklektikoa prestatu du Iruñeko Udalak, sanferminetan ere musika onenaz gozatzeko aukera dagoela frogatzeko.
Urte hartako kartelak entzierroari egiten zion erreferentzia. / BERRIA

Katarsiaren normaltasuna

2018-07-08
Suziria lehertzearekin batera, tentsioaren arrasto gehienak desagertu zirela ematen zuen, eta festa bere dinamikan murgildu zen. Dena den, zantzu batzuk geratu ziren airean.
<b>Jendetza. U</b>ztailaren 7a eta larunbata izanik, atzo jende asko egon zen entzierroaren ibilbidean. / JUAN CARLOS RUIZ / @FOKU

Azkarra eta arriskutsua izan da

2018-07-08
Jende asko bildu da aurtengo lehenbiziko entzierroan. Puerto de San Lorenzo ganadutegiko zezenek lagun bat adarkatu dute. Arriskutsua izan da, bi zezenek taldetik bakartuta egin baitute ibilbide guztia.
 / LANDER ARROIABE OLAORTUA / FOKU

"Askorentzat, Zaldikora etortzea erritua izaten da"

2018-07-07
Sanferminak maite baditu ere, aurten Zaldiko Maldiko elkarteko barraren atzean lanean ariko da. Bitxikeria anitz ikusi ditu, tabernan, argazkilari eta garbitzaile aritu izan baita sanferminetan.
Iruñeko herritarrak eta kanpotik iritsitakoak prest daude sanferminen hasierarako. / JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Urduri, festaren zain

2018-07-06
Sanferminak hastear dira Iruñean. Gaur eguerdian emanen zaio hasiera bederatzi eguneko etengabeko festari. Hiriak prestaketetan eman ditu azken egun hauek. Gogor jardun dute lanean, eta ilusioa eta gogoa nagusi dira giroan.
German Rodriguezi urtero egiten diote omenaldia Iruñeko sanferminetan. / IÑIGO URIZ / FOKU

MEMORIA, EGIA, JUSTIZIA ETA ORDAINA

2018-07-06
Sanferminak 78 Gogoan herri ekinbideak omenaldi berezia egingo dio German Rodriguez iruindarrari uztailaren 8an, Poliziak tiroz hil zuela 40 urte beteko diren egunean. Beste hainbat ekitaldi ere antolatu ditu.
Familiarekin eta lagunekin egoteko toki ederra izango Oinez Txokoa, urtero bezala. / IÑIGO URIZ / FOKU

EUSKARAREN TXOKOA

2018-07-06
Urriaren 21ean izango da Nafarroa Oinez jaia, Altsasun. Iñigo Aritza ikastola ari da antolatzen, eta Iruñeko sanferminetan Oinez Txokoa zabalduko du, Takonera parkean.
Herri Sanferminak plataformak kontzertu interesgarriak antolatuko ditu Iruñeko Oko plazan eta Errekoleten plazan, sanferminetan. / LANDER FDZ. ARROYABE / FOKU

JAIA ETA ALDARRIA

2018-07-06
Herri Sanferminak plataformak ekitaldi ugari antolatuko ditu Oko plazan eta Errekoleten plazan, jaia eta aldarria uztartuta.
Geroz eta emakume gehiago igotzen dira Iruñeko oholtzara. / I. ZABALETA / FOKU

Oholtza orekatzen hasi da

2018-07-05
Iruñeko sanferminetan ohi baino emakume gehiago izanen dira oholtza gainean. Oraindik aldea handia bada ere, udalak berdintasunaren aldeko hautua egin duela antzeman liteke egitarau ofiziala begiraturik. Hiriko tauletan ariko diren taldeen %63tan emakumeren bat ariko da jotzen.
Manifestazioa Gazteluko plazan amaitu da. ©Idoia Zabaleta, Foku

Presorik gabeko sanferminak eskatu dituzte festen atarian

2018-07-04
Duela 40 urteko lelo bera, duela 40 urteko arazo berberari konponbidea eskatzeko. Bada garaia, San Fermin sin presos ni presas leloarekin (Bada garaia, sanferminak presorik gabe), ehunka lagun elkartu dira Iruñean.
Eskultura inauguratzeko gaur egin duten ekitaldia. ©@SF78gogoan

German Rodriguezen omenezko eskultura inauguratu dute

2018-06-29
Sanfermines 78 gogoan plataformak ipini du eskultura. Gogoan izena jarri diote, eta Rodriguez ez ezik, 1978ko sanferminetan gertatutako "poliziaren indarkeria guztia" salatzea du xede. Dola Salazarrek egin du obra.
 / IDOIA ZABALETA / @FOKU

«Hemengo eta kanpokoentzat da kartel hau»

2018-05-17
Zezenik gabe, santurik gabe eta Udaletxe plazarik gabe, Eransusen afixak iragarriko ditu aurtengo sanferminak. Hala erabaki dute botoa eman duten iruindarren herenek; 2.200 lagunek, alegia.
Gor diskoetxeak kaleratutako diskoaren harira Iruñean egindako aurkezpenaren irudia. / GORKA RUBIO / FOKU

Memoriari, musika

2018-05-02
'Inpunitateari stop' diskoa kaleratu du Gor-ek, Poliziak sanferminetan German Rodriguez tiroz hil zuela 40 urte betetzear diren honetan.

Publizitatea