Gure gaiak

G7koen bilera Miarritzen

G7koen bilera Miarritzen

Abuztuaren 24tik 26ra G7ko agintariek bilera egingo dute Miarritzen. Aurreko hiru egunetan kontragailurra antolatu du mugimendu altermundialistak.

Albisteak

Baionako Herriko Etxea, gaur arratsaldean. ©@BordeauxDeborde

Gutxienez 19 lagun atzeman dituzte Baionan, protesta baten ondoren

2019-08-26
Gutxienez 19 lagun atxilotu dituzte igandean. "Ostadarra" osatzekoak ziren G7 Ez eta Alternatives G7 plataformetako partaideak Angelu, Miarritze eta Baionako zazpi gunetan, baina bertan behera utzi dute deialdia, "baldintzarik" ez dagoelako. Bizi-k iragarri du mobilizazio astea eginen dutela irailaren 20tik 27ra.
Polizia, Baionako kaleetan. / ©Frederic Scheiber, EFE

"Non da prentsa askatasuna?"

2019-08-26
Poliziak behin baino gehiagotan identifikatu du Ekhi Erremundegi BERRIAko kazetaria, lanean ari zela.
Trump eta Macron, Miarritzen, gaur eman duten prentsaurrekoan ©EFE

G7koek 18 milioi euroko laguntza emango diete Amazoniako herrialdeei

2019-08-26
Macron Frantziako presidenteak eta Piñera Txileko presidenteak jakinarazi dute "iniziatiba bat" sustatuko dutela datorren hilabetetik aurrera. Suteei aurre egiteko, "berehala" bidaliko dituzte hegazkinak eta brigadak. Afrikako basoen egoeraz aritu dira hango agintariekin.
Javad Zarif Irango Atzerri ministroa, artxiboko irudi batean ©EFE

Macronek ezustekoa eman du Miarritzen, Irango Atzerri ministroa gonbidatuta

2019-08-25
Mohamed Javad Zarif Lapurdiko hirian izan da G7koen bileraren bigarren egunean, Frantziako presidentearekin eta Atzerri ministroarekin batzartzeko. Egun berean, Trumpek eta Johnsonek bien arteko lehen bilera izan dute, eta sintonia erakutsi dute 'brexit'-aren inguruan. AEBetako presidenteak dio Txinak negoziazio mahaira itzuli nahi duela, muga zergez aritzeko.

Baionako manifestazioan 38 pertsona atxilotu dituzte

2019-08-25
Atzo, 17:00etan, manifestazio bat sortu zen atzo, eta ehunka lagun abiatu ziren, baina Poliziak bidea itxi zieten, negarra eragiteko gasa eta ur kanoikadak jaurtita. Baiona Ttipian itxi zituzten manifestariak. Autobus zerbitzua etenda egon zen, eta erdialdeko zubiak burdinazko hesiekin itxi zituzten poliziek.
G7koen kontrako plataformako kideak, atzo eguerdian, Hendaia eta Irun artean egin zuten manifestazio jendetsuan. / JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Alternatibak eraikitzeko deia

2019-08-25
15.000 lagun bildu dira G7koen aurkako manifestaziora. Hendaiako portutik Irungo Ficobara joan dira, eta nabarmendu dute «sistema kapitalistari erresistentzia» egitea «posible dela» erakutsi dutela
Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia, atzo arratsaldean. / MIKEL RODRIGUEZ

Mugarik ez bizikletan

2019-08-25
Lapurdiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zikloturistak maiz ibili ohi dira hiru probintziak lotzen dituzten errepideetan. G7koen goi bileraren ondorioz, kontrola zorrotza da, baina ez du asteburuko txangoa zapuztu.
Espainiako Polizia gazteak geratzen,gaur, Santiago zubian. ©BERRIA

Beste hiru gazte eraman dituzte atxilotuta Santiago zubitik

2019-08-25
Santiago zubian bertan jarri dute kontrola, eta Lapurdira zihoazen hiru gazte Irun alderan eraman ditu Espainiako Poliziak. Donostia Ospitaleko aparkalekuan langileen gune bat gorde dute, behar izanez gero, helikopteroek lur hartzeko.
Max Brisson, Alain Rousset eta Emmanuel Macron, dastaketan. / IAN LANGSDON / EFE

Globala eta lokala batzeko zokoak

2019-08-25
Irati aretoa prentsa zentro bilakatu da G7koen goi bilerak iraungo duen bitarterako. Mundu osoko kazetariak elkartu ditu, eta eraikina «produktu lokalen» erakusleiho gisa ere erabiliko dute bihar arte.
Donald Trump, gaur, Miarritzeko aireportuan. ©JULIEN DE ROSA / EFe

Miarritzen dira G7ko agintariak

2019-08-24
Hasi dira G7ko agintariek Miarrizen elkartzen: Trump, Johnson, Merkel, Trudeau, Macron, Abe eta Conte iritsi dira dagoeneko. Bordeleko aireportuan lur hartu du aurrena Trumpen Air Force One hegazkinak, eta ibilgailu txikiago batean eraman dute handik Miarritzeko aireportura.
Poliziak motoan iritsi diren momentua, manifestarien aurka oldartu aitzin. ©BERRIA

G7koen aurkako hamazazpi ekintzaile atxilotu dituzte poliziek

2019-08-24
Ostiral arratsaldean ehunka lagun atera dira Urruñako kanpalekutik, errepide bat mozteko asmoz; jarraika izan dituzte poliziak, eta oldartu egin zaizkie. Poliziak negar gasa eta gomazko pilotak bota ditu Urruñako kanpaleku sarreran.
Herri bazkaria egin zuten atzo gazteek eskolan; atzealdean, preso batek diseinaturiko ziega. / LARA MADINABEITIA

Gazte oihua G7koen aurka

2019-08-24
Euskal Herriko gazteek hiru eguneko egitaraua bete dute kontragailurrean. Nazioartetik etorritako jendearen jarrera era baikorrean baloratu dute, eta azpimarratu tokiko erronken «ikusmira» izan direla
Ficoba aretoan ezarri duten alternatiben herrixkan, gizarte mugimendu andanak ezarri dituzte erakusmahaiak, informazioa zabaldu eta materiala saltzeko. / JON URBE / FOKU

Alternatibak erakusteko

2019-08-23
4.000 bat lagun bildu dira Irun eta Hendaia artean egiten ari diren G7koen aurkako kontragailurrean, antolatzaileen arabera. Martxa inprobisatuek eta sindikatuen ekintzek mamitu dute bigarren eguna.
Karrikako mediku talde bat lagun bat artatzen, Naoneden, hilaren hasieran. / THIBAULT VANDERMERSCH / EFE

Manifestariak artatzeko prest

2019-08-23
Mobilizazio garaietan izan daitezkeen zaurituak artatzeko hainbat talde arituko dira. Sorospenean adituak izateaz gain, «antikapitalistak» ere badirela azpimarratu dute
Jende andana elkartu zen atzo arratsaldean topaketa intergalaktikoetan antolatu zituzten hitzaldietan. / GUILLAUME FAUVEAU

Kontragailurra auzolanean

2019-08-22
Hasi da G7koen bileraren aurkako kontragailurra, eta kapitalismoaren kontrako militanteen topaleku bilakatu da Topaketa Intergalaktikoa. BBGko eta Euskal Herriko militanteak elkarrekin ari dira lanean.
 / BERRIA

Defentsa kolektiboa egingo duen taldea

2019-08-22
G7koen bileraren harira atxilotutakoei laguntza juridikoa emateko talde bat osatu dute, eta telefono zerbitzu iraunkor bat prestatu. Atxiloketak hasi dira: bost lagun atzeman zituzten astelehenean
Hendaiako Jean Jaures eskolan gazte gunea izanen da, eta aldarrikapen pankartak jarri dituzte daogeneko. / GUILLAUME FAUVEAU

Alternatibak sortzeko prest dira

2019-08-21
G7koen goi bilera hasiko da larunbatean. Alternatibak posible direla erakutsiko dute ehunka eragilek datozen hiru egunetan. Asteburuko mobilizazioetan parte hartzeko deia ere zabaldu dute
Itzulera. Protestari bat Poliziaren aurrean, G20aren aurkako Hanburgoko kontragailurrean, 2017. urtean. / FILIP SINGER / EFE

Beste mundu bat sortzeko plaza

2019-08-20
Nazioarteko ezkerreko mugimenduaren goren aldian sortu ziren kontragailurrak: goi agintarien agendei buelta eman, eta globalizazioaren aurkako mugimenduaren elkargune bilakatu ziren. Lehen urteetako eztanda apaldu da, baina, molde berriekin bada ere, borrokak kalean jarraitzen du.
G7koen azken bilera, 2018ko ekainean, Quebecen. / CLEMENS BILLAN / EFE

Liburutegitik gotorlekura

2019-08-17
Politika ekonomikoak koordinatzeko bilera informal gisa jaio zen G7ko taldea, baina formalismo handiko eta mami gutxiko errituala bihurtu da urteekin. Desberdintasunen aurkako borroka izango da Miarritzeko bileraren gaia.
Baionako merkatuko plazan larunbatero egiten duten ekoizleen merkatua bertan behera utzi dute. / BERRIA

Onurak eta kalteak neurtzen

2019-08-15
G7koen goi bilerak lurraldearentzat izanen dituen onurak laudatu dituzte agintariek hilabeteotan, baina herritar eta komertzio anitzentzat trabak dira nagusi. Argi duten bakarra: ez dago beren esku
Orain dela egun batzuk ezarri zituzten etxolatxoak Baionako epaitegiko aparkalekuan. / GUILLAUME FAUVEAU

Atxiloketetarako prest

2019-07-31
Etxola batzuk ezarri dituzte Baionako epaitegiaren kanpoan, G7koen bileraren garaian berehalako auzian pasatuko diren atxilotuak atxikitzeko
G7koen bilkuraren aurkako manifestazioa, atzo, Miarritzen. / BOB EDME

Ehunka lagun G7koen aurka

2019-07-14
G7 Ez plataformako kideek deituta, manifestazioa egin dute Miarritzen abuztuko bilkuraren kontra. «Desorekarik, klima katastroferik, gerlarik eta bortizkeriarik gabeko» mundu bat eraikitzera deitu dute
G7EZ plataformako kideak, gaur, Irunen egindako agerraldian. / ©Andoni Canellada, Foku

G7aren Kontragailurra egingo dute abuztuaren 19tik 23ra

2019-07-10
Irun eta Hendaian antolatu du egitaraua G7EZ! plataformak. Xedea da "alternatibak partekatu" eta Euskal Herriko eta nazioarteko eragileentzako topagune izatea. Uztailaren 13an manifestaziora deitu dute, Miarritzen.

Publizitatea