Edukira joan

Publizitatea

FUTBOLA

Realaren ereserkiaren ahotsa isildu da

Joaquin Laria igandean hil zen Madrilen, gaixotasun baten ondorioz. Hark kantatzen du 'Txuri urdin'.

2011-11-15

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Joaquin Laria, artxiboko irudi batean.
Joaquin Laria, artxiboko irudi batean.

Joaquin Lariak (Bergara, 1932) jarri zion Realaren Txuri urdin ereserkiari ahotsa, baina haren ahots hori isildu egin da, igandean zendu baitzen Laria.

Ricardo Sabadiek egin zuen Realaren gaurko ereserki horren pieza, 70eko hamarkadan, eta hasieran berak abestu zuen; gero Eskola abesbatzak, eta ondoren Lariak. Honen ahotsarekin geratu da himnoa.

Madrilen bizi zen Laria, eta hantxe hil zen igandean, 78 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.

Batik bat, Radio Topolino Orquestako abeslari gisa egin zen ezagun. Haren kanta ezagunenetako bat: La vaca lechera.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1188' AND data='2018-10-23' LIMIT 1