Edukira joan

Publizitatea

BITXIKERIA

Basurdea igerian itsasoaren erdian

Zumaiako arrantzale bikote batek arrainik ezean basurde bat eraman zuen etxera; pasadizo xelebre baten ondorioz.

2012-03-15

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Aspaldiko pasadizorik xelebreenetako bat gertatu zitzaien atzo goizean Zumaiatik arrantzara aterarako bi laguni: itsasoaren erdian, kostaldetik pare bat itsas miliara, igerian zihoan basurde batekin egin zuten topo.

Arrantza saio eskasa egin eta gero, etxera bueltatzeko prestatzen ari ziren arrantzaleak urrutira uretan zerbait ikusi zutenean. Hasieran egur bat zela pentsatu omen zuten, baina bizirik zegoela ikusita txakur bat izango zela eta hurbildu ziren. Begien aurrean, ordea, 30 bat kiloko basurde gaztea zuten.

Basurdeari laguntzea erabaki zuten, baina ontzira igotzeko modurik ez zegoen. Soka batekin lotu eta lehorreraino laguntzea erabaki zuten. Baina ez ziren hor amaitu bi lagunen komeriak: Gerturatzen ari zirela ontziko motorra itzali zitzaien. Herritar batek lagundu behar izan zien arranplaraino iristen, beraien motorrari soka lotuta.

Ilaran iritsi ziren, beraz, lehorrera: Laguntzera hurbildu zen herritarra aurretik tiraka, ondoren bi lagunen ontzia, eta azkena basurdea. Pasadizoak amaiera ona izan zuen behintzat, animali igerilaria salbatzea lortu baitzuten.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1481' AND data='2017-11-21' LIMIT 1