Edukira joan

Publizitatea

ANIMALIAK

Llama bat Larrunen?

Uztailaren 7an harrapatu zuten animalia. Oraindik ez dakite norena den, ezta nondik azaldu den ere.

2012-07-11

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Nafarroako foruzainek llama bat atzeman zuten Larrun mendiaren Nafarroako magalean, joan den uztailaren 7an. Oraindik ez dakite animalia zeinena den, ez nondik iritsi zen hara, baina identifikatzen lagunduko duen mikrotxipa zuen.

Lehenagotik zuten haren berri, baina Nafarroako Gobernuaren basozainek uztailaren 7an bistaratu zuten animalia. Arratsaldeko seiak aldean, Animalien Kontrolerako Taldearen laguntza eskatu zuten Bera iparraldean, Frantziarekiko mugan dagoen mendiaren inguruan. Kontrolerako Taldeak bi kide bidali zituen, animalia harrapatzeko anestesiarekin. Ilundaineko Nafarroako Gobernuaren Basafauna Oneratzeko Zentroko hainbat lagun ere bertaratu ziren, animalia haien egoitzara eramateko.

Animalia 21:00etan harrapatu zuten, azkenerako. Anestesiaren eraginpean, eta esku-ohe berezi batean eraman zuten aipatu Ilundaineko zentrora. Animalia norena den ikertzen ari dira foruzainak.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1776' AND data='2018-10-15' LIMIT 1