Edukira joan

Publizitatea

DANTZA

Andaluziako ezpata-dantzariak, Beasainen

Igartza dantza kofradiak Dantzarien Eguna ospatu zuen igandean, eta Puebla de Guzman (Huelva, Espainia) herriko dantzariak izan zituzten gonbidatu.

2012-09-10

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Urtero bezala, seigarren urtez, Beasaingo (Gipuzkoa) Igartza Dantzarien Kofradiak Dantzarien Eguna ospatu zuen igandean. Aurten, ezpata-dantzari beasaindarrekin batera, Espainiako dantzariak aritu ziren ezpatak dantzatzen, eurak baitziren gonbidatuak.

Urtero bezala 12:00etan irten ziren dantzariak Loinazko San Martin plazatik, eta oinez egin zuten Igartza monumentu multzorainoko bidea. Bertan, herritar ugari zituzten zain. Dantzariek Igartza multzoko leku ezberdinetan eskaini dute ikuskizuna, txistulariek lagunduta.

Igartza Dantzarien Kofradia 2007ko ekainean sortu zen, Beasaingo dantzari guztiak biltzeko helburuarekin. Hortik sortu zen ondoren Igartzako Dantzarien Eguna antolatzeko ideia. Igartza multzoaren inguruan dantza eta protokolo bat eraikitzea eta bertako ondarea eta ingurua aberastea dira helburu nagusienak.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1880' AND data='2021-06-23' LIMIT 1