Edukira joan

Publizitatea

INTERNET

Zer da Harlem Shake?

Miami Heat NBAko saskibaloi taldeak ere grabatu du bere bideoa, azken asteetan sarean piztu den moda jarraituz. Milaka bideo eta milioika bisita jaso ditu fenomenoak, egun gutxitan, "con los terroristas" esaldipean.

2013-03-02

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

"Zer egiten dute zoro horiek dantzan?", galdetuko du batek baino gehiago. Harlem Shake fenomenoa marka guztiak ari da hausten azken asteetan Interneten. Jendeak grabaturiko bideoak dira, eta urtarrilaren amaieran hasi ziren famatzen, Filthy Frank bloggerrak berea egin zuenean, urtarrilaren 30ean. Horren eratorriak sortzen berehala hasi ziren, eta fenomenoak hartu duen azken formatoa Australiako bost gaztek eman zioten, The Sunny Coast Skate: The Harlem Shake v1 (TSCS original).

Bideo horiek gauza bat dute amankomnuean DJ Baauer & Jeo Art musika ekoizleen nahasketa bat erabiltzen dute, eta hor entzun daiteke Hector el Father reggaeton abeslari ohiaren esaldietako bat: "Con los terroristas". Bideo guztien hasieran lagun bat agertzen da dantzan, baina besteek ez diote jaramonik egiten. Une batean, ordea, erritmoa aldatu eta guztiak hasten dira dantzan, baita lehen pantailan agertzen ez ziren lagunak ere. Gehienetan erdi biluzik edo mozorrotuta agertzen dira pertsonaiak.

Bideoak ez du 50 segundo baino gehiago irauten, eta hain motza izanik azkar zabaldu da. Fenomenoaren lehen bederatzi egunetan 11.000 bertsio baino gehiago igo zituzten sarera, guztira 44 milioi bisita baino gehiagorekin; egunean 4.000 bertsio egin ziren. Bideoa egiten azkenekotako batzuk NBAko Miami Heat taldeko jokalariak izan dira, aldagelan. Boskote australiarraren bideoak soilik 18 milioi bisita jaso ditu hiru astetan. Hauxe da jatorrizko bideo hori:

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2310' AND data='2018-10-23' LIMIT 1