Edukira joan

Publizitatea

SARE SOZIALAK

Tesia, sei txiotan

'Unibertsitatea.net' atariak '#txiotesia 6 mezutan' lehiaketa egin du.

2013-11-19

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

"Egitasmoarekin ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi dugu, baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea ere", azaldu du atariak.

Twitter sare sozialeko sei mezutan doktore tesia laburtu dute parte hartzaileek.

Esparru anitzetako bost lagunek osatutako epaimahaiak izendatuko ditu irabazleak: Lorea Arakistain kazetariak (@loreaarakistain); Ricardo Gomez doktore, ikertzaile eta EHUko Gasteizko Letren Fakultateko irakasleak (@FiloBlogia); Lore Erriondo doktore, ikertzaile eta EHUko Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak (@Erriondo); Txema Egaña doktore, ikertzaile eta Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako Huhezi Fakultateko irakasleak (@EgaaTxema); eta Jon Mattin Matxain doktore, ikertzaile eta EHUko Donostiako Kimika Zientzien Fakultateko irakasleak (@TxoniMatxain).

"Txiolari ulergarriena" eta "txiolari originalena" sarituko diuzte. Lehenari 500 euroko saria emango diote, eta bigarrenari, berriz, 300 eurokoa.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2787' AND data='2018-12-19' LIMIT 1