Edukira joan

Publizitatea

TEKNOLOGIA

Munduko herrialdeen informazio osatua euskaraz, sarean

Mundu Mapa Digitala sortu du UZEIk; estatu bat mapan aurkitzeko aukera ematen du, bai eta hiriburua, hizkuntza eta beste hainbat datu jakiteko ere.

2014-01-30

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Euskaltzaindiak araututako munduko estatuen izendapenekin osatutako mapa digitala da, Google Maps edo Earth zerbitzuen bidez kontsulta daitekeena. Euskaltzaindiaren 38. arauan jasotako estatuen inguruko informazioa biltzen du.

Bilaketa egitean mapak erakusten du estatu bakoitzaren izen laburra edo osoa, hiriburua, herritarren jende izena eta hizkuntza ofiziala edo ofizialak. Gainera, ikuspegi batean baino gehiagotan ikus daiteke mapa: lurrekoa, satelitea, erliebea eta atlas sinplea, besteak beste.

Horrez gain, euskal izendapenak dituen mapan klik eginda, Google Earth-en zenbait aukeraz balia daiteke; adibidez, mapa interaktiboagoa izatea (ibilbideak antolatzeko aukera) edota mapan eduki aberastua gehitzea (zirkulazioa, eguraldia, argazkiak eta abar).

Lan hau egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du UZEIk. Antolatzailek adierazi dute lanaren bidez "orain arteko hutsune bat bete nahi" izan dutela: "munduko herrialdeak eta hiriburuak, herritarren izendapenak eta hizkuntza ofizialak Euskaltzaindiak araututa dauden arren, izendapen onartuak ez zeuden erraz eskuratzeko moduan".

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2903' AND data='2019-03-20' LIMIT 1